Aplikazio habiaratuak

Menu Mugitzenarida

Aplikazio habiaratuak

Ordenanza • Título

Hiri mugikortasun iraunkorraren ordenantza

Onarpena:
2022ko apirilaren 28a

Argitalpena:
2022ko apirilaren 29a

Indarrean jartzea:
2022ko ekainaren 23a

Aplikazio habiaratuak

Aplikazio habiaratuak

Ordenanza • Menu Título noveno

Ordenanza • Título noveno

Bederatzigarren titulua. - Kirol- eta kultura-ekitaldiak bide publikoetan

74. artikulua. Araubide juridikoa

Udal-titulartasuneko bide eta espazioetan ekitaldi edo jarduera kiroletakoak, kulturalak edo antzekoak egiteko, bete egin beharko da ordenantza honetan, gainerako udal-arauetan, Zirkulazioko Erregelamendu Orokorraren II. eranskinean edo haren ordezko araudian xedatutakoa, baita aplikatzekoa den beste edozein xedapen ere. Espazio horietan biltzeko eta manifestatzeko eskubidea baliatzeko, berariazko araudia bete beharko da.


75. artikulua. Aurretiko administrazio-baimena

  1. Bide eta espazio publikoetan ekitaldi edo jarduera kiroletakoak, kulturalak edo antzekoak egiteko, jabari publikoa erabiltzeko udal-baimena lortu beharko da, alde batera utzi gabe ekitaldi edo jarduera motaren arabera eska daitezkeen bestelako baimenak.
  2. Ekitaldi edo jarduera horiek egiteko baimen-eskabidea ekitaldi edo jarduera horiek egiteko aurreikusitako data baino hilabete lehenago egingo da, gutxienez.
  3. Udalak interesdunen eskura jarriko duen eredu normalizatuan formalizatuko da eskabidea. Bertan, gutxienez, honako hauek jasoko dira: antolatzailea edo arduraduna, ekitaldi mota, iraupena, ibilbidea edo okupatu beharreko espazioak.
  4. Baimena emateko prozeduran, nahitaezkoa izango da zerbitzu eskudunek txosten tekniko bat egitea mugikortasunaren eta inplikatutako gainerako ondasun eta eskubideen gaineko eragina azaltzeko, baita antolatzaileek edo arduradunek parte-hartzaileen eta bide eta espazio publikoen gainerako erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko hartu beharreko neurriak ere.
  5. Alkateari edo mugikortasunaren gaian hark eskuordetzen duen zinegotzi eskudunari egokituko zaio baimena ematea. Baimen horretan, hartuko diren segurtasun-neurriak edo bestelakoak adieraziko dira, baita antolatzaileek edo arduradunek bete beharreko baldintzak ere.

76. artikulua. Ekitaldiak edo jarduerak seinaleztatzea eta jakinaraztea

  1. Ibilbidea edo eremuak seinaleztatzea ekitaldiaren edo jardueraren antolatzaileen edo arduradunen kontura izango da, eta Udaltzaingoak gainbegiratuko du.
  2. Ekitaldiaren antolatzaileek eta arduradunek, horretarako ezartzen diren prozeduren bidez, behar besteko aurrerapenarekin eman beharko diete ekitaldiaren berri saltegiei, garraio publikoko zerbitzuei eta eragindako gainerako erabiltzaileei.
  3. Antolatzaileek edo arduradunek ekitaldia edo jarduera egin aurretik zegoen egoera berean utzi beharko dute erabilitako bidea edo espazio publikoa.

77. artikulua. Ekitaldiak edo jarduerak etetea

  1. Bide eta espazio publikoetan ekitaldi edo jarduera kiroletako edo kultural bat baimenik gabe edo baimenean eskatutako baldintzak hautsita egiten ari dela jakiten denean, eten egingo da berehala, udaltzaingoaren zuzeneko esku- hartzearen bidez.
  2. Ekitaldia edo jarduera bertan behera utzi ahal izango da, halaber, gertaera edo jarduera behar besteko segurtasunez egitea eragozten duten inguruabarrak gertatzen direnean.

boton pie