Gaurkotasuna
Gaurkotasunaren xehetasuna
2022·06·23
Plenoak Bienvenida Emazabel Susperregik Portua auzoan plaza bat izatea onartu zuen
Atzo arratsaldez hiru ordu pasatxo iraun zuen Osoko Bilkurak Santiago eta San Pedro kaleen artean dagoen guneari ‘Bienvenida Emazabel Susperregi plaza’ deitzea onartu zuen. Hortaz gain, 2021eko Kontu Orokorra onartu zen, eta Etxez Etxeko laguntza zerbitzu kontratua urtebetez luzatzeko proposamena aurrera atera zen.
2022·06·20
'HONDARRIBIAN JAZZ' nazioarteko jazz jaialdi berritzailea uztailaren 4tik 10era
Alde Zaharreko plazetan doako kontzertuak egongo dira, eta Itsas Etxea Auditoriumean abono bidezko sarrerekin
2022·06·18
Hendaiara Bidasoa ibaian barrena igerika pasatzen saiatu den Abderraman Bas migratzailearen gorpua gaur goizean Behobia ingurua agertu dela eta, Hondarribiko Udalak bere atsekabe handia adierazi nahi du eta doluminak eman nahi dizkie ingurukoei eta etxekoei.
2022·06·16
Agustiña Genuak eta Petra Labordak bere plazak izango dituzte larunbatetik
Larunbatean, 11:00etan, ekitaldi berezi bat hasiko da Hirigune Historikoan. Horren ondoren, Agustiña Genua Saralegik eta Petra Laborda Zuzuarregik plazak izango dituzte Hirigune Historikoan, Denda kalean hain zuzen ere. Gotzone Larrarte Berdintasun zinegotziak eman du horren berri prentsaurrekoan.
2022·06·14
Bihar hasiko da hondartza denboraldia Hondarribian
Bihar asteazkenean ekainaren 15ean, hondartzako denboraldia irekiko da ofizialki. Datorren irailaren 15 arte zabalik egongo da beraz Hondarribiko hondartza eta erabilgarriak izango dira aldagelak, Gurutze Gorriaren bigilantzia, Oztoporik Gabeko Bainua, eta udan zehar antolatzen diran ekitaldi desberdinak ere.
2022·06·08
Katuen hiri-koloniak kudeatzeko eta kontrolatzeko kanpaina abian da
Udalak, Hondarribiko Katuak elkartearekin batera, katuen hiri-koloniak kudeatzeko eta kontrolatzeko kanpaina jarri du abian. Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak eman du horren berri Juan Laborda kalearen inguruan eman duen prentsaurrekoan.
2022·06·06
Gaurtik hasita kale osoa asfaltatu egingo da, eta ondoren margoketa lanak burutuko
2022·06·02
Gaurtik abian da hiriko 51 komertziotan deskontu bonoekin erosteko aukera
Gaurtik abian da Hondarribian Bono Denda kanpainaren edizio berri bat. Hala eman du aditzera Maria Serrano Sustapen Ekonomikorako zinegotziak.
2022·06·01
Oinarrizko beharretarako garraio zerbitzua antolatu dute Udalak eta Behemendi Elkarteak
Landa inguruetan edota hiri-erdigunetik kanpoko auzoetako 65 urtetik gorako hondarribiarrei zuzenduta dago, lehentasuna adineko pertsonek eta mugikortasun urriko pertsonek izango dutelarik
2022·05·31
Donostia kalearen lehen zatia asfaltatu egingo da asteazkenetik ostiralera
“Beste urrats bat emango du datozen egunetan Donostia kalea egokitu eta hobetzeko proiektuak, “Kalez kale Hondarribia hobetzen” programaren barruan”. Hala eman du aditzera Gonzalo Carrionek, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.
2022·05·30
Asteazkenean irekiko da hondartzako aparkalekua TAO sistema abian jarrita
Hondartzako denboraldia ofizialki ekainaren 15ean irekiko bada ere, aparkalekua ekainaren lehenetik irekiko da. Hala eman dute aditzera prentsaurrekoan Txomin Sagarzazu Alkateak eta Gonzalo Carrion Obra zinegotziak.
2022·05·24
Samina Mercedes Iridoy Olascoagaren heriotza dela eta
Mercedes Iridoy Olascoaga gaur bertan zendu da gure hirian, 98 urterekin.
2022·05·18
Hondarribian kontsumitzen jarraitzeko bono denda kanpaina berria
Bono denda kanpainaren hirugarren ekitaldia abian da. Saltokiek izena ematean, ekainaren 2an erabili ahal izango dira bonoak
2022·05·16
'Kalez kale Hondarribia hobetzen' aurrera doa Donosti kalean bigarren urrats bat emanez
Gaurtik kaleko bigarren zatira igaroko da obra, Madalen Gain ingurura
2022·05·13
Biteri kaleko haur parkea estaltzeko partehartze proiektua aurrera doa
Aurrekontu partehartzaileetan botu gehien jaso zituen ekimena da, eta lehiaketa publikoa aste honetan bertan deitu du Udalak