Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Hondarribiko datuak

Hondarribiko datuak

Victor Hugo idazleak, bere “Pirinioak” bidaia-liburuan honela deskribatu zuen Hondarribia: “urrezko herriaren ingerada, kanpandorre zorrotzarekin, atzean hedapen amaigabeko itsaso urdina duena”.

Urte batzuk lehenago, Lehen Karlistaldian, Stendhal Hondarribian izan zen eta bere “Memories de un turiste” liburuan jasota dator bisitaldia.

Bidaiari eta idazle asko izan dira euren egunerokoetan eta gidetan Hondarribiari buruzko erreferentziak utzi dituztenak. Harresi eta jauregietan eragin arabiarrak ikusi zituzten erromantikoetatik hasi eta arrantzale-herri soila nahiz gainbehera doan hiri harresitua ikusi zuten Pio Barojaren moduko kostunbrista edo errealistetaraino. Eta hala da, ez baitu inor hotz uzten.

Hondarribia

 

Kokapena eta Klima

Euskal kostaldean, Bidasoa ibaiaren bokalean kokatua, oso ongi komunikatuta dagoen hiria da. Aireportua du, Irungo nazioarteko tren-geltokitik 2-3 kilometro eskasera kokatuta dago eta Europa osoarekin komunikatzen duen errepide-sare ona du.

Klima atlantikoa izanik, uda eta neguak leunak ditu. Horri hondartza eta ostalaritza eta kirol azpiegitura zoragarriak gehituta, turismorako oso hiri erakargarria egiten du. Izatez, turismoak tradizio luzea izan du XIX. mendearen amaieratik gaur egunera arte, eta hiriaren fisionomian eragin handia izan du, bizitoki-etxe eta urbanizazioez osatutako zabalgune ordenatuak sustatuz.

Kaia

 

Kopuru garrantzizkoak

Biztanleria

Egun, nortasun ezberdinak eta nabariak dituzten hainbat auzotan sakabanatutako 16.000 biztanle baino gehiago ditu. Auzo zaharrean, marinelen auzoan eta baserriz jositako Jaizkibel mendiaren magalean biltzen da bertako lagunen aniztasuna. Udan, bere izaera dinamikoa goieneko unean dagoenean, 40.000 biztanleko kopurua gainditzen da eta, une zehatzetan, bikoiztu egiten da zifra hori. Kultur- eta kirol-jarduera anitzei, bertako ospakizun hunkigarriei eta beste edozein jardueraren kalitate bera duen proposamen gastronomikoari esker, oporretan pizgarri berrien bila dagoen bisitari gosearentzako halabeharrezko helmuga da Hondarribia.

 

Adin-piramidea (2022ra arte)

 

 

Biztanleriaren bilakaera (2001-2021)

 

 

Hondarribiko biztanleriaren bilakaerari so egiten badiogu, hazkunde nabaria izan dela ikusiko dugu; 2001eko zifrari dagokionez, % 12 baino gehiago hazi da. Gainera, Gipuzkoako Lurralde Historikoarekin alderatuz, askoz handiagoa izan da hazkunde hori.

 

Auzoen araberako banaketa

 

 

Ekonomia

Gehienbat, zerbitzuen sektorean oinarrituta dago Hondarribiko ekonomia. Halere, arrantzak eta familia-nekazaritzak ere badute garrantzia hondarribiarren eguneroko bizitzan.

Itsasbazterreko arrantzarako bakarrik erabiltzen da bertako arrantza-portua, eta Gipuzkoako nagusia da, Getariakoarekin batera. Dena dela, tokiko ekonomiaren % 5 baino ez du suposatzen.

Gaur egun, turismoaren inguruan ardaztutako aukeren garapena eta eskaintza da Hondarribiko industriarik garrantzitsuena. Hiriko enpresen zati handi bat eta sortutako enpleguaren % 80 baino gehiago eskertu behar zaizkio espezializazio honi.

Itsasontziak

 

Ondarea

Bere [historia] aberatsaren ondorio ondare material eta inmaterial, garrantzitsua du Hondarribiak. Euskadin diren gotorleku gutxietako bat da, eta bisitari ugari erakartzen ditu. Harresi gehienak zutik jarraitzen dute, eta etengabe ari dira berroneratzen. Fisionomia berezia ematen diote hiriari, iragan epikoa gogoraraziz eta behinolako sasoietara garamatzaten usain, zapore eta soinuz betez bertako bazter, kalezulo eta plaza guztiak.

Aparteko ondare monumentalaz, arrantzaleen auzoaz eta hondartzaz gain, inguru natural liluragarria du Hondarribiak, bai itsasertz aldean eta bai mendi aldean. Urte osoan zehar antolatzen diren jarduera herrikoien aniztasuna da Hondarribia erakargarri egiten duten beste elementuetako bat. Eta, noski, Alardea eta Aste Santuko hotsandiko prozesioak dira hondarribiarren ondare inmaterialaren adierazpen gorena. Halaber, gainerako adierazpen kulturalak ere aipatu beharra dago, hala nola Arrantzaleen Kofradiaren kutxa entrega edo Blues Jaialdia. Halako ospakizunetan, jendez gainezka izaten da hiria.

 

Euskara Hondarribian

 

Erlazionatutako deskargak