Aplikazio habiaratuak
Menu Mugitzenarida
Aplikazio habiaratuak
Ordenanza • Título
Hiri mugikortasun iraunkorraren ordenantza
Onarpena:
2022ko apirilaren 28a
Argitalpena:
2022ko apirilaren 29a
Indarrean jartzea:
2022ko ekainaren 23a
Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Ordenanza • Anexo II
II. Eranskina. Aparkaldi mugatuko eremuak eta funtzionamendu-baldintzak
I. Aparkaldi mugatuko eremuak eta sektoreak
Aparkatze erregulatuko bi eremu ezartzen dira: Portua 1. eremua, hiru sektoretan banatuta, eta Hondartza 2. eremua, aparkatzeko ordutegi eta gehieneko denbora hauekin:
A) Portua 1. eremua: Eremu honetan aparkaldi mugatua urte osoan egongo da indarrean astelehenetik igandera, urtarrilaren 1ean, 5ean eta 6an, irailaren 1etik 12ra, eta abenduaren 24an, 25ean eta 31n izan ezik, honako ordutegi honekin:
- Sektore urdina: astelehenetik igandera, 10:00etatik 20:00etara. Eremu honetan aparkatu ahal izango dute dagokion tiketa lortu duten ibilgailuek edo aipatutako eremuan egoiliar- edo jabe-txartela dutenek. Aparkatzeko gutxieneko denbora 6 minutukoa izango da, eta gehienekoa 4 ordukoa.
- Sektore gorria: astelehenetik igandera, 10:00etatik 20:00etara. Txandakatze handiko eremua denez, denbora-mugak eta gaikuntza-tiketa lortzeko nahitaezkotasunak ibilgailu guztiei eragiten diete, baita ordenantza honetan aurreikusitako bereizgarriren bat dutenei ere, mugikortasun urriko pertsonen bereizgarria salbuetsita. Aparkatzeko gutxieneko denbora 6 minutukoa izango da, eta gehienekoa 60 minutukoa. Gehieneko denbora igarotakoan, ibilgailua atera beharko da, eta hurrengo bi orduetan ezin izango da sektore berean aparkatu.
- Sektore berdea: astelehenetik igandera, 10:00etatik 20:00etara. Eremu honetako egoiliarren edo jabeen ibilgailuek bakarrik aparkatu ahal izango dute, baldin eta dagokien txartela badaukate eta erakusten badute.
Eremu honetan, kale elkarbanatuak egongo dira eta, horietan, zamalanetarako eremuak aparkaldi mugatuarekin txandakatuko dira aipatutako ordutegietan.
B) Hondartza 2. eremua. Sektore urdina: Aparkaldi mugatua ekainaren 1etik irailaren 15era arte egongo da indarrean, astelehenetik igandera eta 10:00etatik 20:00etara.
Bertan aparkatu ahal izango dute dagokion tiketa lortu duten ibilgailuek edo eremu honetan egoiliarraren edo jabearen bereizgarria duten ibilgailuek.
Aparkatzeko gutxieneko denbora 6 minutukoa izango da, eta gehienekoa 10 ordukoa.
II. Aparkaldi-mugarik ez duten ibilgailuak
Honako hauek ez dute aparkaldi-mugarik izango, ezta horretarako gaitutako makina edo aplikazioetan tiketik lortu beharko ere, aurkako seinale espezifikorik edo arau orokorrik izan ezean:
- Aparkatzen den eremuan, haizetakoaren barrualdean "egoiliarren edo jabeen ibilgailuentzako bereizgarria" kanpotik erabat ikusteko moduan erakusten duten ibilgailuak, txandakatze handiko eremuetan izan ezik.
- Haizetakoaren barrualdean, desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko Europako txartela erakusten duten ibilgailuak, baldin eta titularrak erabiltzen baditu.
- Motozikletak, ziklomotorrak eta bizikletak, baldin eta aparkatze erregulaturako seinaleztatutako plazak okupatzen ez badituzte eta horretarako gaitutako lekuetara mugatzen badira.
- Zamalanak egiten ari diren merkataritza-ibilgailuak, horretarako esleitutako eremu eta ordutegietan.
- Autotaxiak, gidaria bertan eta zerbitzuan dagoenean.
- Hileta-autoak, zerbitzuan daudenean.
- Larrialdietako ibilgailuak, anbulantziak, suhiltzaileak, Gurutze Gorria, DYA eta Polizia, zerbitzua ematen ari direnean guztiak.
- Zerbitzu publikoei atxikitako ibilgailuak, behar bezala errotulatuta eta identifikatuta, dagokien zerbitzua benetan ematen ari direnean.
- Gidaria edo bidaiariren bat barruan duten ibilgailuak, baldin eta aparkaldia bost minututik beherakoa bada.
- Beren kategoria edo jarduerarako udal-baimena duten erreserbatutako eremuetan aparkatutako ibilgailuak.
III. Salaketa aurretiaz deuseztatzea
- Aparkaldi mugatuko guneak kudeatzeko sistemak aukera emango du salaketa aldez aurretik deuseztatzeko, baldin eta baimendutako edo ordaindutako gehieneko denbora gainditu bada, tiketa ikusten ez den leku batean jarrita aparkatu bada edo akats material bat egin bada ibilgailuaren matrikula edo sistemak eskatutako beste daturen bat sartzean.
- Halakoetan, salaketa egin eta hurrengo orduaren barruan deuseztatu egin ahal izango da hura, 3 euro ordaindu ondoren.
Salaketa deuseztatzeak ez du gaitzen ibilgailua leku berean aparkatuta edukitzeko. Beraz, ibilgailua berehala atera beharko da. - Salaketa egin bada tiketik gabe aparkatzeagatik edo dagokion aplikazioaren bidez tasa ordaindu gabe aparkatzeagatik, salaketa egin eta hurrengo orduaren barruan ere deuseztatu ahal izango da, parkimetroan bertan 25 euro ordaindu ondoren, baldin eta udal-zerbitzuek ibilgailua ibilgetu edo kendu ez badute.
Salaketa deuseztatzeak ez du gaitzen ibilgailua leku berean aparkatuta edukitzeko. Beraz, ibilgailua berehala atera beharko da. - Ez da aukerarik izango ibilgailu berarekin salaketa bat baino gehiago deuseztatzeko 24 orduko epean.