Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Mugitzenarida

Aplikazio habiaratuak

Hondarribia Mugitzen ari da

Hondarribia mugitzen ari da

Hondarribia mugitzen ari da, prozesu kolektiboa da. Udalerriko mugikortasuna jasangarriagoa, berdintasunezkoagoa, seguruagoa eta osasuntsuagoa izan dadin. Prozesu horretan auzotarrek, hainbat taldek eta erakundek, talde teknikoek eta Hondarribiko Udalak parte hartzen dute. Zuk ere mugikortasuna hobetu dezakezu!

Icono 01
Egin dezagun hiri seguruago eta atseginago bat

Ez dugu distantzia handirik, edonora joan gaitezke.

Icono 02
Autoa ezinbestekoa denerako bakarrik erabili

Abiadura moteltzen du. Hondarribia hiria 30 km/h.

Icono 03
Akustika- eta ingurumen-kutsadura murrizten du.

Bizikletaz edo oinez joatea osasungarriagoa, azkarragoa eta merkeagoa da.

Zorionez, gure hiria ez da oso zabala, eta, beraz, normalean ez dugu distantzia handirik egiten. Horri esker, oinez, bizikletaz edo garraio publikoz Hondarribiko edozein lekutara iritsi gaitezke, modu eroso, azkar eta osasungarrian.

Hondarribiko bizilagunen laguntzarekin, gure hiria  gazte eta adinekoentzat lagunkoiagoa eta seguruagoa izatea lor dezakegu, eta, aldi berean, udalerriko bizi-kalitatea hobetzen dugu, kutsadura akustikoa eta ingurumenekoa murriztuz.

Helburu horietan arreta jarrita, 2019an Hondarribiko Udalak udalerrian ezarri nahi diren mugikortasun iraunkorreko politikak definitzen zituen HMJP-a onartu zuen. Ildo horri jarraituz, orain Mugikortasuneko Ordenantza berria egin da, Hondarribiko mugikortasuna arautuko duena, betiere herritarren bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin: