Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Archibo historikoa

Agiritegi historikoa

Udal Agiritegia, *Kultura Sailari* esleitua, dokumentuen multzo organikoa da, edozein garaikoa eta edozein materialez osatua. Dokumentu hauek Udaletxeak sortuak eta jasotakoak dira eta behar den moduan ordenaturik kontserbatzen dira, Udal Kudeaketa Administratiboan, hiritarren informaziorako, kultura arloan eta ikerketetan erabiltzeko.

Era berean, haien jatorriagatik guztiz tokikoak izan ez arren, ondare dokumentalaren barnean izango dira, Agiritegira donazio bitartez heldu diren dokumentuak, erositakoak edota ondare gisa jasotakoak.

Udal Agiritegia jabari publikoko ondasuna da, Udalaren ondare dokumentala gorde eta zaintzen baitu.

Halaber, Administrazio Publikoaren Zerbitzu Orokor bat da, zeregin nagusia Udaletxeko kudeaketa dokumentalaren sistematizazioa duelarik, dokumentuaren sorreratik hasi eta haren kontserbazio historikora arte, dokumentuak jaso, antolatu eta instituzioari berari eta hiritarrei eskaintzeko.

Hondarribia Gipuzkoako ekialdean dago kokaturik, itsasertzean, Frantzia eta Nafarroako mugan. Honen ondorioz Gaztelako Alfonso VIII. erregeak 1203ko apirilaren 18an sortu zuen hiribildu honek, interes estrategiko eta ekonomiko argiak ditu, hiriaren historia guztia markatuko dutenak.

Serapio Mugica

Serapio Múgica

Udal Agiritegiko dokumentu eta funtsen benetako lehen antolaketa plana Serapio Mugicak gauzatu zuen 1920an.

Parroki-Eliza

Parroki-Eliza

Udal Agiritegiaren kokaleku primitiboa parroki-eliza izan zen, aldare nagusiaren azpialdean, hiru giltzaz itxitako kutxa batean zegoen eta 1772an, kanpandorrera lekualdatu zuten.

Udaletxea

Udaletxea

1905etik udal agiritegiaren kokalekua, 1990ean Zuloaga Etxera eraman zuten arte.

Zuloaga etxea

Zuloaga Etxea

Udal agiritegiaren behin-behineko kokalekua hirugarren solairuko biltegian.

Kultur etxea

Kultur etxea

Udal agiritegiaren kokalekua gaur egun.

 

Hondarribia sortu zeneko lehen urteetan hiriak izan zituen pribilegioak eta frankiziak gaur egun ez dira mantentzen. Jatorrizko hiri-gutuna, beste hainbat dokumentu bezala, desagertu egin zen, eta Pribilegio eta Berrespen Gutunetan eta ondorengo Agiri Betearazleetan kopiatuta soilik kontserbatzen dira.

XV. mendeko bigarren zatitik aurrera has gaitezke funtsen jarraitutasun kronologikoari buruz hizketan. Ordura arte, dokumentu bakanak baino ez dira kontserbatu.

Esan daiteke, Pribilegioak, Frankiziak eta Agiri Betearazleak izan zirela Kabildoen interesa piztu zuten lehen funts dokumentala. Izan ere, hiribilduaren eskubideak jasotzen zituen eta haren kontserbazioan zetzan Kabildoen kudeaketen arrakasta. Horren harira, haien zaintza bereganatzeko betidanik izan den interesa.

Udal Agiritegiaren kokaleku primitiboa parroki-eliza izan zen, aldare nagusiaren azpialdean, hiru giltzaz itxitako kutxa batean zegoen. Baina 1772an, eliza bereko kanpandorrera lekualdatu zuten agiritegia eta 1905. urtera arte egon zen bertan, Udaletxeko bigarren solairura eraman zuten arte. Beranduago, 1914. urtean, Udaletxeko birmoldaketarekin batera, ganbaran kokatu zuten.

Ondoren, 1987an, Zuloaga Etxean Liburutegia eta Udal Agiritegia sortzea erabaki zen, lekualdaketa berri bat programatuz.

Udaletxeko eta Zuloaga Etxeko berritze lanek hiru urte iraun zuten, 1987. urte amaieratik 1990eko urrira arte. Orduan, agiritegia Bergarako Errekalde Jauregian zegoen Eusko Jaurlaritzaren Mikrofilmazio Zentro zen hartara eraman zuten, bertan gorde eta zaintzeko batez ere. Bestalde, ikertzaileentzat kontsulta zerbitzua irekita edukitzeaz gain, gure agiritegiko dokumentuen zati baten mikrofilmazio lan garrantzitsua burutu zen: Udal akten liburuak eta balio eta interes historiko handia duten dokumentuak.

1990eko urrian, birmoldatutako Zuloaga Etxeko hirugarren solairura lekualdatu zuten Agiritegia. 2013an, Zuloaga Etxea goitik-behera birmoldatu behar zutela eta, bere behin-betiko lekua izango zenera eraman zuten azkenean, gaur egun arte behintzat, Denda kaleko 18. zenbakian dagoen Kultur Etxera.

 

Kokapena, kontaktua eta kontsulta

Udal Artxiboa

 

Denda kalea, 18
Ikusi Google Maps

 

943 11 12 88

 

Astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30.
Larunbatak: itxita..

 

Aurrez-aurreko kontsulta

Udal Agiritegiko dokumentu eta funtsen sarbide arauak (PDF)

Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:30ak arte, aurretiko zita eskatuz.

Kontsulta-eskaera

 

Urteko memoriak

 

Dokumentuak deskargatu

Memoria 2018 [pdf]

 

Dokumentuak deskargatu

Memoria 2017 [pdf]

 

Dokumentuak deskargatu

Memoria 2016 [pdf]

 

Dokumentuak deskargatu

Memoria 2015 [pdf]

 

Dokumentuak deskargatu

Memoria 2014 [pdf]

 

Dokumentuak deskargatu

Memoria 2013 [pdf]

 

Dokumentuak deskargatu

Memoria 2012 [pdf]

 

Dokumentuak deskargatu

Memoria 2011 [pdf]

 

Dokumentuak deskargatu

Memoria 2010 [pdf]

 

Dokumentuak deskargatu

Memoria 2009 [pdf]

 

Dokumentuak deskargatu

Memoria 2008 [pdf]

 

Dokumentuak deskargatu

Memoria 2007 [pdf]

 

Dokumentuak deskargatu

Memoria 2006 [pdf]

 

Dokumentuak deskargatu

Memoria 2005 [pdf]