Alkatetza
Udalari dagozkio Hondarribiko udalerriaren gobernua eta administrazioa. Alkateak eta Zinegotziek osatzen dute udala. Lau urtean behin hautatzen dira azken hauek. Alkateari dagokionez, zinegotziek hautatzen dute osoko bilkuran.
Alkatea da alkatetzako ordezkari gorena. Udalaren legezko ordezkari administratiboa eta gobernuaren eta udal-administrazioaren titularra da.
Udal-gobernua eta administrazioa zuzentzeko funtzioak ditu alkateak, baita indarrean dagoen legediak ematen dizkion gainerako eskuduntzak ere. Besteak beste, Udal-gobernua osatzen duten arloen eta udal-administrazioa eratzen duten Sail, Zerbitzu eta bestelako erakundeen antolamendua. Alkatearen eskuduntza da Udalaren ordezkari izatea, ezertan galarazi gabe funtzio hori eskuordetzeko aukera. Alkatetza bete gabe dagoenean edo alkatea absente nahiz gaixo dagoenean, alkateordeek ordezkatuko dute, haien ordezkaritzan oinarrituta jarraitu beharreko ordenan eta beren postuak ematen dieten eskuduntzekin.
Dagozkion funtzioen artean, honako hauek nabarmen daitezke:
Osoko bilkuren buru izatea eta hura legez ordezkatzea. | Ordezkatzen duen udalerriaren eta erakunde publiko eta pribatu ezberdinen arteko harremanak kudeatzea. | Udalbatzak xedatutako ordenantzak, araudiak eta akordioak betearaztea, besteak beste. |
Txomin Sagarzazu Ancisar jauna
Hondarribiko alkatea
Zintzo, gardentasunez eta herritarren partaidetza erraztuz egiten dugu lan. Horrela, guztiontzako erreferentzia bilakatu nahi dugu Hondarribiko bizi-kalitatea.
Hondarribiarra. Ezkonduta nago, eta bi seme ditut. Euskal Filologian lizentziaduna naiz, eta Euskara eta Euskal Literatura irakaslea naiz bigarren mailako hezkuntzan. Erantzukizun ezberdinak izan ditut ikastolako zuzendaritza taldean hainbat urtez.
Halaber, Hondarribiko euskarari buruzko lan eta ikerketak argitaratu ditut, eta gaztetatik hartu izan dut parte hiriko jarduera kulturaletan. Elkarlanean aritu izan naiz Hondarribia aldizkariarekin eta laguntza eman izan dut tokiko gaiei buruzko hainbat liburutarako.
Bordari-Satarka lehiaketako, epaimahaikide izan naiz, eta hiriko elkarte ezberdinekin egin izan dut lan.
2011n, hiriko gobernukide bihurtu nintzen. Bigarren alkateorde gisa aritu nintzen lanean, eta hainbat arloren ardura hartu nuen nire gain: Euskara, Kultura, Hezkuntza, Kirola, Gazteria eta Prebentzio Komunitarioa.