Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Mugitzenarida

Aplikazio habiaratuak

Harresilanda Kalea Hobetzen

Harresilanda Kalea Hobetzen

Harresilanda

Harresilanda kalea egokitzeko eta hobetzeko proiektua, Harresilanda kaleak, Txiplaok eta Zezen Plazak osatzen dutena, Udaleko hainbat arlotan egindako azterketa partekatutik sortu da, eta ingurune hori herritarren beharrak bete ditzan egokitzeak duen garrantzia nabarmendu du. Horrela, ingurune horretako mugikortasuna, segurtasuna eta irisgarritasuna espazio publiko horiek erabiltzen dituzten pertsonen beharretara egokitzeko beharrezkoak diren esku-hartzeak identifikatu nahi izan dira, haien adina, egoera fisikoa edo erabiltzen duten garraiobidea edozein dela ere.

Harresilanda kalea

Harresilanda kaleko eremua Hondarribiak jasotzen duen trafikoa udalerriko eremu guztietara bideratzeko ardatz nagusietako bat da. Horrek, ibilgailuen trafikoa etengabea dela esan nahi du, eta, denborak aurrera egin ahala, kaleko zenbait puntutan kalte txikiak eragin ditu. Udalak egindako azterketak agerian utzi du ingurune hori herritarren beharretara egokitzearen garrantzia; adibidez, espaloi-tarte batzuk zabalduz, espaloien altuera eta oinezkoen pasabideak egokituz, eskola-ibilbideetarako ibilbide seguruak sortuz edo galtzadako kalteak konponduz. Esku-hartze horiek Harresilanda kalean, Zezen Plazan eta Txiplao Industrialdean egingo dira, 2022ko ekainetik aurrera eta 2 hile iraungo dute.

Zezen plaza

Proiektuaren helburuak

Egindako azterketaren emaitza gisa, zenbait premisa definitu dira egokitzapen-lanak egiteko. Horrela, proiektuaren oinarria oinezkoentzako irisgarritasuna eta jarraitutasuna hobetzea da, eta errepidea konpontzea eta egokitzea. Harresilanda kaleko proiektua honako premisa hauetan oinarritzen da:

Bizikleta neskaren ikonoa Oinezkoentzako ibilbideen egokitzapena eta jarraitutasunaren hobekuntza

Harresilanda kaleko tarte batzuk egokitu egingo dira oinezkoentzako irisgarritasun-, erosotasun- eta segurtasun-baldintza ezin hobeak eskaintzeko. Espaloi berriak sortuko dira eta egungo espaloiak handituko dira. Era berean, ibilbide seguru bat sortuko da San Nikolas pasabidetik Bordari eskolarantz.

planoa Galtzadaren saneamendu eta egokitzea

Zirkulazioaren erosotasuna eta segurtasuna bermatzeko, Harresilanda kalea osatzen duten kaleetako galtzadan eta aparkalekuetan kalte txikiak konpontzeko erabakia hartu da. Harresilanda eta Biteri kalearen arteko bidegurutzean oinezkoek lehentasuna izango duten gunea sortuko da.

Aurreikusitako hobekuntzak eta esku-hartzeak

Txanponen ikonoa
AURREKONTUA
375.946,19€
Bandera ikonoa
HASIERA
Ekainaren 20an
Dokumentuen ikonoa
IRAUPENA
2 hilabete
Ikono planoa
ESKU-HARTZE EREMUA
Harresilanda Kalea, Errebellin Kalea, Txiplao Kalea

Talaia Biteri eskola ingurunea egokitu

Oinezkoen ibilbideak eta inguruko galtzadak konpondu eta egokitzeko premisei jarraituz, Talaia Biteri eskola-ingurunea egokitzeko erabakia hartu da. Helburu honekin, eskola-ingurunera sartzeko korridore seguru bat sortuko da, oinezkoek erabiltzeko espazio bat bereizitako plataforma batekin bereiziz. Esku-hartze hau aprobetxatuz, bidegorriaren jarraitutasuna hobetzeko beharrezkoak diren lanak ere egingo dira.

Era berean, inguruan dabilen trafikoaren, oinezkoen eta txirrindularien  segurtasuna bermatzeko, galtzada berrasfaltatuko da eta autoentzako aparkalekuak berrantolatuko dira.

 

Errebellin

Oinezkoen jarraitutasuna eta trafikoaren segurtasunaren hobekuntza Txiplaon

Txiplao ingurua egokitu egingo da, oinezkoen jarraitasunari lehentasuna emanez, Txiplao eta Muliate lotuko dituen espaloi bat eta oinezkoentzako pasabide berri bat eraikiz. Horrela, inguru horretan oinezkoen jarraitutasuna eta segurtasuna bultzatzen duen ibilbide bat sortuko dugu.

Era berean, autoen aparkalekua berrantolatuko da, espaloia sortu ondoren erabilgarri dauden plazak optimizatzeko. Gainera, galtzada berrasfaltatuko da, inguruan dabiltzan ibilgailu, oinezko eta txirrindularien erosotasun eta segurtasun baldintzak hobetzeko.

Txipliau