Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Gure adinekoak aintzatesteko jardunaldia
Datorren urriaren 1ean Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna da eta Hondarribian ekimen honekin bat egin nahi dugu, adinekoek euren bizitzan eta, bereziki, pandemia honetan egindako ahalegina aitortuz.
Izan ere, ia bi urteko pandemiaren ondoren, adineko pertsonak bereziki kaltetuak izan dira, eta pertsona horiei guztiei -gure jendeari, gure nagusiei- aitormen apala egin nahi diegu, normaltasuna berreskuratzeko bidean urrats bat izatea nahi dugun jarduera- eta hitzaldi-jardunaldi bat eskainiz.
Programa
11:00 - 12:30 / Irteera Itsas Etxea Auditoriumetik.
Tipi tapa
Parte-hartzea dohainik.
11:00 / Kultur etxea (Denda kalea).
Hondakin kudeaketaren hitzaldia
Sarrera librea edukiera bete arte
12:00 / Kasino Zaharra (eguraldi txarra eginez gero, jarduera Soroetako pilotalekura eramango da).
Lineako dantzen eskola magistrala
Parte-hartzea dohainik.
17:00 / Irteera tokia: San Juan de Dios biribilgunea.
Bisita kulturala "Hondarribitik Tren Berdean"
Erreserbak Arma plaza turismo bulegoan edo telefono bidez 943 643 677 eta 943 644 623 jasotzen dira.
19:00 / Kultur etxea (Denda kalea).
Adinkeriari buruzko hitzaldia eta solasaldia
Sarrera librea edukiera bete arte