Dagoeneko erreserba dezakezu Azokako Otarrea
2021·02·01
Ez da erraza elikagaien benetako zaporeaz gozatzea eta produktu naturalak eta freskoak jan ahal izatea. Horrez gain, oso garrantzitsua da modu iraunkorrean eta osasungarrian jatea, gure osasunagatik ez ezik, ingurumenagatik ere.
Modu bakar batean lortuko dugu hori guztia: gure baserritarrei eta bertako ekoizleei erosita.
Izan ere, Jaizkibelgo mendi magaletako baserritarrak dira produktua hobekien zaintzen dutenak. Egunero arreta handiz zaintzen dute hazi bakoitza, produktu gehigarririk gabe haz daitezen eta naturak bere bideari jarrai diezaion utzita. Horrela, bertako produktua, osasungarria, freskoa eta naturala egiten dute, Hondarribiko barazkien benetako zaporeaz gozatzeko aukera emango diguna.
Gure ekoizleek bezala, produktua beren eskuez lantzen eta osagai naturalak erabiliz ogia, eztia, gailetak, opilak eta zuri zuzenean salduko dizkizuten beste hainbat produktu egiten dituztenek ere.
Haien eskuetatik zure mahaira joango dira elikagai horiek guztiak, bitartekaririk, bidaiarik edo prozesurik gabe, hondatu ez daitezen. Orain inoiz baino gehiago gozatuko dituzu etxean, Azokako Otarrea erreserba baitezakezu.
Horrela, hamabost egunean behin, hiriko baserritarrek eta ekoizleek produkturik onenak aukeratuko dituzte, otarrean sartu eta zuri emango dizkizute. Webgunean erreserbatu besterik ez duzu egin behar, www.hondarribia.eus/es/azoka, osteguna 14:00ak baino lehen, eta larunbatean Azokako Botikaren postura joan eta zurea jaso. Eta eguraldi txarragatik Azoka bertan behera geratzen bada, Garuan jaso ahal izango duzu (Donostia kalea 25- Sokoa).
Otarre osoa da, gure baserritarren baratzeetan hazi diren era guztietako produktuekin, Hondarribiko ekoizleek eskuz eginak, ezer falta ez dakizun eta gure lurreko onena dasta dezazun.
Gainera, Azokako Otarreak aukera emango dizu era askotako jakiak jateko eta produktu berriak probatzeko; izan ere, 15 egunean behin aldatu egingo da, eta garaiko produktuekin eta jasotzeko unean ongien daudenekin beteko da.
Probatu nahi al duzu aste honetako otarrea? Eskatu orain, eta gozatu Hondarribiko zaporeaz zuzenean baratzetik zure mahaira.