Aplikazio habiaratuak
Menu Kultura - Kultura
Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Gazteentzako bazkaria
Larunbatean jarriko dira salgai Inauterietako herri bazkarirako sarrerak
Hondarribiko Udaleko Kultura Departamentuak antolatuta, Inauteriak direla eta, larunbata martxoaren 1ean Herri Bazkaria egingo da Arma Plazan 14:30ean. Ezinbestekoa izango da mozorrotuta joatea bazkarira.
Sarrerak hilaren 15etik 27ra jarriko dira salgai Arma Plazako TTOPARA kafetegian, eta Kale Nagusiko ETXEBERRIA tabernan. Prezioa 10 euro izango dira.
Guztira 220 sarrera jarriko dira salgai. Menu beganoa hartzeko aukera ere izango da, aukera hori nahi duenak sarrera erosterakoan abisatu beharko du. Edonolako intolerantzia daukatenek ere, sarrera erosterakoan abisatu beharko dute.