Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Abian dira haur eta gazteei zuzenduta dauden Uda Jolas eta Uda Abentura ekimenak
Gazteria departamentuak antolatuta, hasi dira Uda Jolas eta Uda Abentura programak programak. Atzotik hasi eta hilaren 28rarte egingo dira biak Talaia Bordari ikastetxean.
Uda Jolasen kasuan, helburua da jolaserako, dibertsiorako eta bizikidetzarako leku bat eskaintzea haurrei, beren gozamenerako eta autonomia pertsonala finkatzeko. 2012 eta 2018 bitartean jaiotako haurrak (5-11 urtekoak) eta Hondarribian bizi direnentzat zuzendutako ekimena da. 9:30etik 13:30era egingo da.
Uda Abentura 12 eta 14 urtekoentzat
12, 13 eta 14 urteko gazteei begira, Uda Abentura antolatzen du Gazteria Sailak. Programa euskaraz da, eta parte-hartzaileek bere taldekide zein monitoreekin euskaraz jarduteko gai izan behar dute. Bi txanda egingo dira, uztailaren 3tik 13ra eta 17tik 28ra, bakoitzean 50 neska-mutilek parte hartuko dutelarik. Goiz eta arratsaldezko ordutegia izango du eta kuota 140 eurokoa da.
Udal Gobernutik jakinarazten denez, “datozen hileotan lanketa berezia egingo da Udalean, hurrengo ekitaldietan izena ematen duten guztiek parte hartzeko aukera izan dezaten”. Hala eman du aditzera Igor Enparan Alkateak.