Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Zuhaitz eguna

Aplikazio habiaratuak

Banner zertarako zuhaitz egunak

Zuhaitz eguna

Aplikazio habiaratuak

Zertarako zuhaitz egunak

Zertarako zuhaitz egunak

Hondarribian aurten ospatuko dugu hogeitamargarrenez Zuhaitz Eguna eta une egokia da ekitaldi familiar eta kolektibo honen inguruan hausnartzeko.

Zuhaitz Eguna aurreko urtean jaiotako haur bakoitzeko zuhaitz bat landatzen den egun alai eta zoriontsua da. Egun hori, gure seme-alabak naturara hurbiltzeko aitzakia da, baina, aldi berean, aukera ematen digu bertako basoberritzearen eta ingurumena zaintzearen garrantziaz ohartzeko. Zuhaitza haur baten jaiotzarekin lotzeko ideia ekintza sinboliko eta pertsonala izan badaiteke ere, benetako balioa bertako ekosistemak berreskuratzeko, biodibertsitatea babesteko eta klima-aldaketa arintzeko egiten duen ekarpenean datza.

Zuhaitz Egun bakoitzean bertako zuhaitzak landatzearen aldeko jarrera bultzatzen da, ez baitugu edozein zuhaitz landatzen. Hortaz, bertako zuhaitzak landatzea haur bakoitzeko landare bat ereitea baino harago doan keinua da. Gure mendiak bertako zuhaitzez landatuta egotea ezinbestekoa da gure basoen eta beste eremu natural batzuen osasunerako, funtsezko zeregina betetzen baitute klimaren erregulazioan, ura eta biodibertsitatearen kontserbazioan, eta lurzoruaren babesean. Gainera, zuhaitzak eremu estrategikoetan landatzean, bertako ekosistemen birsorkuntza sustatzen da, eta horrek eremu degradatuak errekuperatzen eta baso-soiltzearen aurkako borrokan laguntzen du, egungo ingurumen-arazo larrienetako bat baita.

Basoak animalia- eta landare-espezie ugariren bizileku dira, eta espezie horiek haien mende daude bizirik irauteko. Hala, korridore biologikoak sortzen dira, espezieak lekualdatzeko eta habitata zabaltzeko, eta horrek ekosistemak indartzen ditu. Biodibertsitateari dagokionez, landatutako zuhaitz bakoitza etorkizuneko belaunaldientzako bizi-kalitatearen hobekuntza bat da, guztiontzako etorkizun iraunkorrago bati ekarpena eginez.

Horregatik, hasieran esan bezala, Zuhaitz Egunaren oinarria, kolektibitatea da indibidualtasuna baino, eta honek bertako basoen berreskuratzea du helburu.

Urte guzti hauetan bertako espezieko 4.000 zuhaitz baino gehiago landatu dira, hala nola, ametzak, lizarrak, gereziondoak, intxaurrondoak... Azken urteetan gainera, Jaizkibel mendian lortutako hazietatik sortutako zuhaixkak landatzen dira.

Zuhaitz eguna 2022 Elkarrekin hazi eta heltzen diren haur eta zuhaitzak

Zuhaitz eguna Guadalupeko gotorlekuaren inguruan ateratako argazkia