Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Zuhaitz eguna 2026
Zuhaitz eguna 2026
Noiz
2026/03/28
Zuhaitzak (11:00) / Makilak (12:00)
Aukeratutako espeziea
Ametzak (Quercus pyrenaica)
Zuhaitz Eguna goizeko 11:00etan hasiko da. Ordu horretan bertaratzeko eskatuko zaie 2025an jaiotako haurrei, euren guraso, anai-arreba eta senitartekoekin batera.
Eta ordu bete beranduago, eguerdiko 12:00etan, izango da 2019an jaiotako neska-mutikoen txanda. Horiei makila bana emango zaie, zazpi urte bete izanagatik. Haurrei dei egingo zaie ordu desberdinetan, eta, iritsi ahala, ilaran jarriko dira, distantziarekin eta abar, pilaketarik sor ez dadin.