Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Zuhaitz eguna 2025
Zuhaitz eguna 2025
Martxoaren 22an, 2024. urtean jaiotako haurrekin egingo da Zuhaitz Eguna. Dagoeneko 30 edizio dituen ospakizuna da, 1995ean abiatu baitzen, gure herrian bertako basoak berreskuratzeko asmoz.
Horrela, haur jaioberri bakoitzak landatutako zuhaitzari esker, basoak sortzen ditugu, urte berean jaiotako haurren basoak. Horregatik, Zuhaitz Egunarekin, garrantzi berezia eman nahi diogu kolektibitateari, haur jaio berri bakoitzak naturari egindako ekarpenari esker, basoak sortuko baititugu.
2024. urtean jaiotakoen basoan ametz (Quercus pyrenaica) zuhaixkak landatuko ditugu, lehen pinudi bat zegoen tokian, eta gainera Jaizkibelen bertan jasotako ezkurretatik sortuak izango dira. Zuhaixka horiek lehen urteetan plastiko batez babestuko ditugu, zaurgarrien diren garaian, eta gero babesa kendu eta naturari bere bidea egiten utziko diogu, zuhaixkak baso bihur daitezen, beren erritmoan.
Ingurumenaren alde egingo dugun Zuhaitz Eguneko xehetasun hauek kontutan hartu mesedez:
- Data eta ordua: 2025ko martxoaren 22an, goizeko 11:00etan (deialdia abenduko haurrekin hasiko dugu).
2025 edizioa: 2024an jaiotakoak
Zuhaitz Eguna goizeko 11:00etan hasiko da. Ordu horretan bertaratzeko eskatuko zaie 2024ean jaiotako haurrei, euren guraso, anai-arreba eta senitartekoekin batera.
Non
Farolatik gertu - Ikusi argazki planoa [PDF]
Noiz
2025/03/22
Zuhaitzak (11:00) / Makilak (12:00)
Aukeratutako espeziea
Ametzak (Quercus pyrenaica)