Aplikazio habiaratuak
Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa
Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa
Mendekotasuna duen pertsonak, 3 hilabete daramanean itxaron zerrendan eguneko zentro edo egoitza publiko nahiz itundutako batean sartzeko, eskubidea izango du diru laguntza hau jasotzeko, betetzen duen plaza pribatuaren kostuari aurre egiteko.
Norentzat
- Estatuko lurraldean legalki bizi izatea gutxienez bost urtez, horietatik bi behintzat eskaera aurkeztu aurrekoak izanda. 5 urtetik beherako umeen kasuan, eskakizun hori umea zaintzeko ardura dutenek bete beharko dute.
- Gipuzkoan erroldatuta egotea eta bertan bizitzea.
- Mendeko pertsona bezala baloratuta egotea edozein gradutan.
- Prestazio horren egokitasuna baieztatuta egotea mendeko pertsona bizi den udalerriko Gizarte Zerbitzuek egindako txostenaren bitartez.
- Hiru hilabete baino gehiago eramatea itxaron zerrendan eguneko zentro edo egoitza publiko nahiz itundutako batean sartzeko.
- Aurrekontratu edo kontratu batekin ziurtatzea zerbitzua zentro pribatu batean jasotzen duela eta zentro hori Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasunaren arretarako behar bezala homologatuta egotea.
- Salbuespenez, Gizarte Politikako Departamentuak baimendu ahal izango du zerbitzua Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpoko zentro batean ematea, 6 hilabetez gehienez
Izapideak non egin
Informazioa eta tramitazioa Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.
|
Gizarte Zerbitzuak, Berdintasuna eta Lankidetza |
Beharrezko dokumentazioa
- Kobraketa helbideratu nahi den kontu korronte zenbakia: 20 digituak.
- ZERBITZUA
- Enpresa homologatu bateko zerbitzu eskaintza pribatuaren egiaztagiria.
- Gastu frogagiria
Eskabideari ez zaio erantzunik emango, dagokion egunean gizarte langilearekin hitz egin arte.
Araudia, informazioa eta inprimakiak
Informazioa eta tramitazioa Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan