Aplikazio habiaratuak
Menu ingurumena
Aplikazio habiaratuak
Logo Jaizkibel

Zaindu dezagun Jaizkibel
Hondarribiko Jaizkibeleko pistak eta baso-bideak kontserbatzeari eta ibilgailu motordunekin erabiltzeari buruzko ordenantza

Ordenantza berria indarrean dago
Kontutan hartzekoak
- a) Jaizkibel mendian dauden etxebizitza edo landa-lursailen gaineko jabetza edo eskubideen titulartasuna duten pertsonen ibilgailuek, ibilgailuak euren etxe bizitzetara edo lursailetara joateko erabiltzen badituzte.
- b) Jaizkibel mendian egiten diren nekazaritzako, abeltzaintzako, basogintzako edo bestelako lanetarako erabiltzen diren ibilgailuek.
- c) Ehiza- eta arrantza-jardueretarako erabiltzen diren ibilgailuak, horretarako bereziki gaitutako aparkatzeko lekuetara joateko. Horiek baimenean zehaztuko dira. Ehiztariak ehiza-postuen eremura ere sartu ahal izango dira beren ibilgailuekin, ehiza-postuak eraiki eta mantentzeko
Ordenantza ulertzea
Jaizkibeleko pisten eta baso-bideen sarea ezinbesteko eta funtsezko elementua da Jaizkibel –ingurumen erreferentea, eta ondorioz Natura 2000 Sarekoa eta Kontserbazio Bereziko Eremu gisa sailkatua–, mendiko natura ondarea kontserbatzeko eta haren aberastasunerako sarbidea izateko. Gainera, formazio geologiko bikainak, aniztasun handiko paisaiak eta kultura ondare garrantzitsua ditu.
Pista eta bideen sarea, gainera, funtsezko elementua da zerbitzuen azpiegituretarako, larrialdi eta babes zibileko zerbitzuetarako, eta mendian jabetzak dituzten edo bizi diren eta jabetzen eta pertsonen edo bisitarien igarobidearen gaineko eskubideen titularrak diren pertsonak komunikatzeko.
Azken urteetan asko ugaritu da ibilgailu motordun mota guztien erabilera pistetan eta baso-bideetan, eta horrek arriskuan jartzen du pisten eta bideen osotasuna, kontserbazioa eta funtzionaltasuna, eta gutxietsi egiten ditu mendiaren beraren natura-ondarearen balioak.
Errealitate hori ikusita, Hondarribiko Udalak beharrezkoa ikusi du pista eta bide horietan ibilgailu motordunen erabilera antolatzeko arau-esparru bat ezartzea, bide horien mantentze lana, kontserbazioa eta funtzionaltasuna bermatzeko, pertsona guztiek erabili ahal izatea ziurtatzeko eta bideen ingurunea eta mendiaren natura-ondarea zaintzeko.
Arau-esparru horrek ordenantza forma hartu du eta dagoeneko behin betiko onartu da.
Aplikazio habiaratuak
Zer da ordenantza bat?
Zer da ordenantza bat?
Udal ordenantza bat tresna arauemaile orokorra da, tokiko intereseko bizikidetza harremanak antolatzeko, zerbitzu, ekipamendu, azpiegitura, instalazio eta espazio publikoen erabilera antolatzeko, bai eta herritarren jokabide jarraibideak antolatzeko ere.
Onartu ondoren, nahitaez aplikatu eta bete behar da udalerri osoan.
Helburua
Ordenantzaren helburu nagusia da bide eta pistetan ibilgailu motordunen erabilera antolatzea honako hauetarako:
- Pista eta bide horiek pertsona guztiek behar bezala erabil ditzaten arautzea
- Mantenimendua, kontserbazioa eta funtzionaltasuna bermatzea,
- Euren inguruneko eta pista eta bide horiek kokatuta dauden mendiko natura-ondarea zaintzea
Nola parte hartu
Ordenantza berriaren prozesuak herritarrekiko parte hartze eta gardentasun prozesu bat dakar, hainbat fasetan zehar egiten dena, behin betikoz onartzen den arte.
Apirilaren 22tik ekainaren 3ra bitartean irekiko da jendaurreko informazio aldia egiteko epea.
Aplikazio habiaratuak
Prozesuaren faseak
Prozesuaren faseak
Ordenantza berriaren prozesu administratiboak herritarren parte hartze eta gardentasun prozesua darama berekin, hainbat fasetan zehar egiten dena ordenantza behin betikoz onartu arte.
Legez, udal-ordenantza batek zenbait administrazio prozedura errespetatu behar ditu, herritarrei irekiak, epeei eta dokumentazioari dagokienez. Gainera, Hondarribian legeak eskatzen dituen partaidetza eremuak zabaltzen ari gara, topaketa eta jarduera gehiagorekin.




gaude

Aplikazio habiaratuak
Nola parte hartu
Nola parte hartu
Ordenantzaren testua behin-behinekoz onartuta, edonork kontsultatu eta alegazioak egin ahal izango ditu, hobetzen jarraitzeko.

Jendaurreko informazio aldia jarri
Deialdia irekia apirilaren 22tik ekainaren 3ra.
Udalbatzak ordenantzaren testua behin behinekoz onartuta, Udalak beharrezkotzat jotzen du hiritarren eta ordenantzaren eraginpeko gainerako alderdien alegazioak biltzea. Hori dela eta, 39/2015 Legea aplikatuz, jendaurreko informazio aldia irekitzen da hogeita hamar egunez.
