Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

2026ko Hondarribiko Jai Nagusietako X. Erakusleiho Lehiaketa

2026ko Hondarribiko Jai Nagusietako X. Erakusleiho Lehiaketa

Hondarribiko Udaleko Turismo eta Merkataritza sailak “2026ko Hondarribiko Jai Nagusietako X. Erakuslehio lehiaketa” antolatu du, merkataritzaren bitartez hiriko giroa hobetzeko eta dekorazio hoberena duen saltokia saritzeko.

 

Deialdia

Maila bakarra "2026ko Jai Nagusietako Eraskusleihoa".

Lehiaketan Hondarribian publikoari irekiak diren saltoki guztiek har dezakete parte, baldin eta erakusleihoa badute.

 

Izenematea

Eskabideak telematikoki aurkeztuko dira Udaleko egoitza elektronikoaren Sarrera erregistroaren bidez. Era berean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako gainerako bideetatik ere aurkeztu ahal izango dira. Bide telematikotik aurkeztu beharko dituzte Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluaren gaia diren pertsona juridikoek eta nortasun juridikorik gabeko erakundeek, eta gainerako subjektuek.  

Izenematea doakoa da eta onarpen epea 2026ko abuztuaren 21an itxiko da (egun hau barne). Ezarritako epetik kanpo bidalitako izenemate orri guztiak gutxietsita geldituko dira. 

Lehiaketan parte hartzen dutela egiaztatzeko ezaugarri bat emango zaie izena emandako saltokiei, eta erakusleihoaren toki ikusgai batean jarri beharko dute. Akreditazioa, oinarriak eta izenemate orria https://www.hondarribia.eus/eu/iragarkitaula Hondarribiko Udaleko webgunean eskuragarri izango dira.  Akreditazio hau ez badago partehartzailea lehiaketatik kanpo geratuko da. 

 

Lehiaketaren garapena

Garatutako gaiak jaietako giroarekin izango du zerikusia, eta askatasun osoa izango du teknika eta estiloari dagokionez.

Irudien erabilera ez-sexista eta inklusiboa eta ez-arrazista bermatuko da. Bereziki pertsonen irudiak erabiltzekotan, emakumeen eta gizonen presentzia modu orekatuan eta ez estereotipatuan islatuko dira. Honetaz gain, partaideek 1/2023 LEGEGINTZAKO DEKRETUA bete beharko dute, martxoaren 16koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duena.

Erakusleihoek 2026ko abuztuaren 31tik irailaren 11ra egon beharko dute lehiaketarako aurkeztutako dekorazioarekin, biak barne, eta establezimenduek hala nahi badute aurreko eta ondorengo egunetan ere bai.

 

Epaimahaia eta kalifikazio irizpidea

Erakundeak epaimahai kideak izendatuko ditu, eta gaiari buruzko gaitasuna izango dute.

Hautaketa prozesuan 1/2023 LEGEGINTZAKO DEKRETUA, martxoaren 16koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkakoindarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginak agindutakoaren baitan jardungo du udalak. Horren 21. Artikuluari jarraituz, hautaketa-epaimahaiaren osaketan emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua izango da eta guztiek ere trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia izango dute

Epaimahaiak ebaluatzeko garaian ondoko ezaugarriak hartuko ditu kontuan:

  • Diseinua.
  • Sormena.
  • Irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena.

 Epaimahaiak balorazioa egiteko establezimenduak bisitatuko ditu, eta puntuaketa 1etik 5era bitartekoa izango da. Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da eta 2026ko irailaren 5ean jakinaraziko da emaitza.

Lehiaketaren parte-hartzaileek ezin izango dute epaimahaian parte hartu eta berariaz onartu beharko dituzte oinarriak.

 

Saria

Hiru sari emango dira, guztira 1.300€, 1 0206.481.06.338.00 2026 aurrekontu partidaren kontura. 

  • 1.saria: 600,00 €.
  • 2.saria: 400,00 €.
  • 3.saria: 300,00 €.

Sariak jaso ahal izateko, bankuko zigilua duen kontu korronteko jabea dela dioen agiria ekarri beharko da izen-emate orriarekin batera. Sari hauei dagokien PEFZ kenduko zaie.

Sariak ezin izango dira partekatu bi establezimendu edo gehiagoren artean.

 

Onarpena

“Hondarribiko 2026ko Jai Nagusietako X Erakusleiho Lehiaketan” parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.

 

Informazio gehiago

 

Online Tramitazioa