Canal de whatsapp

Whatsapp kanala

Hondarribiko Udalean herritarrekiko komunikazio zuzen eta bizkorrean sinesten dugu. Horregatik, eta lantzen ari diren beste neurri batzuen artean, informazioa WhatsApp bidez zabaltzeko kanal bat jarri da eskuragarri; berehalako eta erabilera errazeko komunikazio-bide batek udal-informazioa eraginkortasunez eskaintzeko aukera ematen du.

Plataforma horren bidez, albiste garrantzitsuak, obrei buruzko abisuak, mugikortasun-abisuak, garraio publikoko gorabeherak eta larrialdi meteorologikoen balizko alertak zabalduko dira.

Hedapen-kanal honetan parte hartzeko, irudiaren QR kodeak eskaneatu edo estekan klik egin besterik ez da egin behar. Edozein parte-hartzailek baja eman ahal izango du zerbitzu honetan, nahi duenean taldea utziz. 

1 - Lehenengo urratsa

QR kodeak eskaneatu

canal de whatsapp
Whatsapp

2 - Bigarren urratsa

Jarraitu edo Batu botoiak sakatu

jarraitu

3 - Hirugarren urratsa

Jakinarazpenak aktibatu

campana

Gogora dezagun, gainera, badirela beste komunikazio-bide aktibo batzuk eduki gehiagotara sartzeko:

Zerbitzuari buruzko zalantzak argitzeko, komunikazioa@hondarribia.eus helbide elektronikoa erabil daiteke.

Nabarmendu behar da ez dela zalantzei, kexei edo kontsultei erantzuteko bide bat. Horretarako, Udalaren ohiko bideak daude:

BAZ: 943 11 12 44 – udala@hondarribia.eus

Egoitza elektronikoa