Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Ukrainako gerrak eskala handiko krisi humanitarioa eragiten ari da, eta ezin dugu axolagabe jokatu arazo honekiko. Hondarribiko Udaletik elkartasuna adierazten diogu Ukrainako herriari, eta udal zerbitzuak behar ditzazketen administrazio publikoen esku jartzen ditugu, gatazkak eragindako pertsonei laguntza eta/edo harrera emateko edozein lan gauzatzeko.

Udalak barne-lantalde bat jarri du martxan, gertakarien bilakaerari adi egoteko eta beharrezkoa izan ezkero, eskura ditugun zerbitzu eta laguntzak gehiago hedatzeko.

Beste behin ere, gure elkartasuna adierazi eta besarkada handi bat bidali nahi diegu kaltetutako pertsona guztiei.

Edozein kontsulta egiteko, idatzi posta elektroniko bat errefuxiatuak@euskadi.eus helbidera.

Euskadiko Kontingentzia Planarekin lotutako galderak

Ukrainatik datorren edonork 945 222 222 telefonoa eta harrera-zentro bat ditu eskura, lurralde bakoitzean Gurutze Gorriak artatzen duen aurrez aurreko arreta duena:

  • Vitoria-Gasteiz. Gaztelako Atea, 52.
  • Bilbo. Concha Jeneralaren kalea, 34.
  • Donostia / San Sebastián. Zorroagako Gaina, 41.

Bai. Martxoaren 10ean, Lehendakariak deituta, mahai bat bildu zen, instituzio guztiak eta gizarte-erakunde nagusiak bertan zirela. Bilkura horretan, Ukrainaren inbasioaren ondorioz lekualdatutako pertsonak hartzeko Euskadiko Lehen Kontingentzia Plana aurkeztu zen. Behin-behineko indarraldia martxoaren 10etik 31ra bitartekoa da. Dokumentu hori hemen eskura daiteke: https://bideoak2.euskadi.eus/2022/03/10/news_75656/Kontingentzia_plana_Errefuxiatuak_Ukraina_eus.pdf

Arrazoia oso erraza da. Une honetan, oso informazio gutxi dago eskuragarri. Kontingentzia-plan bat prestatzen dugu, informazio horren arabera. Egun edo aste gutxitan, datu zehatzagoak izango ditugu.

Une horretan, Kontingentzia Planaren aurreikuspenak eguneratu eta egokituko ditugu. Plan honek bermatu nahi duena da, orain eta baldintza horietan, Ukrainatik datorren inor ez dadila kanpoan geratu. Harrera duina eta larrialdiko hasierako bizilekua eskaintzea da helburua.

Une honetan ez dakigu zenbat pertsona irits daitezkeen Euskadira, ezta zer epe duten ere. Ezin da jakin ehunka pertsona edo milaka pertsona izango diren. Ezta egun gutxi batzuetan kolpez iritsiko badira ere, edo modu mailakatuagoan hainbat hilabetetan zehar.

Kontuan izan behar da pertsona asko, oraingoz behintzat, fluxu naturalen ondorioz iristen direla senideen edo beste pertsona eta familia batzuen etxeetara. Horregatik, oso garrantzitsua da Euskadira iristen denak, eta iragaitzaz ez dagoenak, jakinaraztea 945 222 222 telefono-zenbakira iritsi dela eta bertan geratzeko asmoa duela, kontuan hartzeko eta hobeto artatzeko.

Une honetan ez dakigu Estatuak zer baliabide antolatuko dituen Europako Zuzentaraua aplikatzeko, aldi baterako babesak ematen dituen eskubideei dagokienez, edo lekualdatutako pertsonen biziraupenerako laguntza ekonomikoei dagokienez, bai eta estaldura juridikoa eskaintzeko ere, familia-erreferentziarik gabeko adingabeak aldi baterako hartzen diren kasuetan.

Ukrainatik datozen pertsonei nazioarteko aldi baterako babesa aitortzeak bizirauteko behar dituzten baliabideak eskaintzea dakar. Laguntza horiek zehaztea Estatuko Administrazioaren eskumena da.

Hori antolatzen ez den bitartean, Eusko Jaurlaritzak eremu horretan esperientzia duten gizarte-erakundeekin akordio bat bultzatzeko asmoa du, laguntza horiek behar dituzten pertsonak eta familiak bideratzeko eta haiei helarazteko. Horretarako, pandemian zehar abian jarritako Azken Sarea Indartzen programa hartuko da erreferentziako esperientziatzat.

Bereizi egin behar dira, batetik, lehenengo egunetarako larrialdiko hasierako ostatua, eta, bestetik, bizitoki-aukera egonkorra. Hasierako ostatu baterako, Estatuko Harrera eta Integrazio Sistemako plazak ditugu, Irun, Tolosa, Oñati eta Berriz baliabideak, baita hoteletan eta ostatuetan ostatu hartzeko aukera ere.

Bizileku-irtenbide egonkor baterako, etxebizitza-poltsa bat prestatzen ari da Alokabiderekin eta EUDELekin, eta horri herritarrek edo Euskadin bizi diren ukrainarrek beren borondatez eskainitako etxebizitzak gehituko zaizkio.

Ezinezkoa da zenbaki zehatz bat ematea, baieztatu aurretik eskaintza solidario bakoitzaren egokitasuna egiaztatu behar delako. Kasu guztietan, etxebizitzek espazioari, bizigarritasunari eta bizikidetza-bideragarritasunari buruzko baldintzak bete behar dituzte erabilera horretara bideratu ahal izateko.

Ekimen solidarioekin lotutako galderak

Herritarrek edo erakundeek eman nahi dituzten laguntza guztiak koordinatzeko eta bideratzeko errefuxiatuak@euskadi.eus helbidera mezu elektroniko bat idaztea da bidea, eman nahi duten laguntza deskribatzeko.

Ez da gomendatzen askatasunez edo larrialdi-egoeraren kudeaketan edo laguntza humanitarioan esperientzia duten erakunde espezializatuekin harremanetan jarri gabe jardutea. Gerta daiteke borondate onenarekin ondorio kaltegarriak eragitea.

Aukera onena da dohaintza ekonomikoak jadanik lanean ari diren erakundeei zuzentzea, dela tokian bertan, dela harreraren eta laguntza humanitarioaren arloan, erakunde horiek zakete, lotura egonkorragoa izan nahi bada.

Elikagaiak, arropa edo bestelako gauzak eman nahi badira, aldez aurretik egiaztatu behar da bilketa antolatzen duenak aurreikusitako materiala helmugara nola eramango duen. Helmugako herrialdean edo eremuan presentzia edo kontaktuak dituzten erakundeei ematea gomendatzen da.

Mezu elektroniko bat idatzi behar duzu errefuxiatuak@euskadi.eus helbidera. Idazkian etxebizitzaren baldintzak zehaztea iradokitzen dugu. Une honetan, batez ere familia baten eguneroko bizitzarako etxebizitza ekipatuak behar dira.

Etxebizitzaren eskaintza etxebizitza partekatzeko eta errefuxiatuekin bizitzeko bada, hori ere zehaztu behar da. Mezu elektroniko honi erantzuten dion zerbitzuak lagunduko die horrelako eskaintzak egiten dituzten pertsonei horrek zer dakarren eta etxebizitzak bizitzeko zer baldintza eskaintzen dituen baloratzen.

Lehenik eta behin, mezu elektroniko bat idatzi errefuxiatuak@euskadi.eus helbidera. Bigarrenik, elkartasunak denboran iraun beharko duela pentsatzea komeni da. Ukrainatik datozen pertsonak Euskadin instalatzen direnean, boluntarioen taldeak antolatu beharko ditugu, honako helburu hauekin

  • Lekualdatutako pertsonei laguntza, konpainia eta giza beroa ematea,
  • hizkuntza ikasten laguntzea,
  • beren bizi-ingurune berria ezagutzen laguntzea, bai zerbitzuak, dendak edo garraioak erabiltzen, bai aisialdirako, autonomiarako edo gizarte- eta lan-egokitzapenerako aukerak ezagutzen.

Eusko Jaurlaritza proposamen bat prestatzen ari da gizarte-elkartasuneko sare hori antolatzeko.

Elkartasun-borondate horrek balorazio positiboa merezi du, eta konpromisoa hartu eta lagundu nahi duen gizartea ordezkatzen du. Nolanahi ere, oso garrantzitsua da borondate hori koordinaziorik gabe edo norberaren kontura edo modu partikularrean egindako bultzadetan bidez egitea, erakundeekiko komunikaziorik izan gabe. Hori dela eta, horrelako eskaintzak aldez aurretik jakinarazi behar dira errefuxiatuak@euskadi.eus helbide elektronikoan.

Lagundu nahi diegun pertsonen onerako, erakundeek aldez aurretik jakin behar dute zenbat pertsona iritsiko diren Euskadira bide horretatik, zer adin edo profiletakoak diren, zer premia dituzten edo gure herrian ahaiderik edo hurbileko pertsonarik duten. Hori guztia, ahalik eta harrera eta zerbitzurik onena eman ahal izateko, eta zerbitzu hori iraunkorra izan dadin.

Eusko Jaurlaritzak berariaz ez du gomendatzen familia harremanik ez duten edo Euskadirekin edo tokian bertan lanean ari diren erakundeekin aldez aurretik loturarik ez duten helduak modu partikularrean jasotzera joatea. Elkartasunak eraginkorra eta antolatua izan behar du, pertsonen eskubideak eta haien babesa bermatzeko, laguntza jasotzen dutenei eta eskaintzen dutenei arriskuak saihestuz.

Eusko Jaurlaritzak berretsi du EZ direla lekualdatu behar inoren kargura ez dauden adingabeak, ezta legezko tutoreen baimenik ez duten adingabeak ere. Adingabeak lekualdatzeko eta harreran hartzeko, segurtasun juridikoa, babes handiena eta kontrol publikoa izan behar dira. Eta inoiz ez legezko tutoreen baimenik gabe.

Ukrainarekin muga egiten duen EBko estatu kide batetik Euskadira joan nahi duen pertsona edo familia ukrainarren bat ezagutzen baduzu, jakinaraz iezaiozu erakunde bati edo errefuxiatuak@euskadi.eus helbidean.