Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Udan 16 urtetik beherako ikasleentzat euskara ikastaroak antolatzen dituzten Hondarribiko ikastetxe guztientzat

Norentzat

Dirulaguntza horiek, euskara ikasteko zailtasuna duten haurrei edota maila apala dutelako uda garaian euskaraz hitz egiteko ohitura galtzen dutenentzat ikastaroak antolatzen dituzten ikastetxeek jaso ahal izango dituzte.

 

Eskaera-epea

Eskaerak aurkezteko epea 2021ko irailaren 15ean amaituko da.

 

Eskatzen den dokumentazioa

  • Eskaera orria behar bezala beteta.
  • Nortasunaren egiaztagiria (NAN, estatutuak, eraketa-eskriturak, dagokion erregistroak emandako ziurtagiria, eta abar).
  • Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.
  • Udalak kontsulta egingo die zuzenean beste administrazioei eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekin betebeharrak egunean dituela egiaztatzeko. Hala ere, eskatzailea kontsulta horren aurka agertzen bada, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekin  betebeharrak egunean dituenaren ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.
  • Banketxe edo aurrezki kutxak emandako agiria, kontu korrontearen titularra bera dela egiaztatzen duena.
  • Diruz laguntzea eskatzen den proiektu, jarduera edo egitasmoaren  memoria.
  • Proiektu, jarduera, edo egitasmoaren sarrera eta gastuen aurrekontu  zehaztua.
  • Beste sail eta erakundeen aurrean eskatutako eta jasotako  dirulaguntzei buruzko erantzukizunpeko aitorpena.
  • Dirulaguntzaren onuradun izan ahal izateko egoeran egotea egiaztatzen duen erantzukizunpeko adierazpen (Eskaera orriaren barruan jasotzen da).
 

Izapideak non egin

BAZ

BAZ

 

Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia

 

943 11 12 13 - 943 11 12 11

 

Faxa: 943 11 12 50

 

Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00 larunbatak: 10:00-13:00.
Ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30 larunbatak: Itxita.

Fachada BAZ

Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea.

 

Dokumentazioa

 

Justifikatzeko dokumentuak deskargatu

 

Online Tramitazioa