Aplikazio habiaratuak
Udaletxean ezkontza zibilak egiteko informazioa
Udaletxean ezkontza zibilak egiteko informazioa
Zeremonia motak
Ohiko prozedura
- Ezkontza Udaleko Areto Nagusian ospatuko da.
- Hilabete bakoitzeko lehenengo eta hirugarren larunbatetan egingo dira, irailean izan ezik, hirugarren eta laugarren larunbatetan egingo baitira.
- Ordutegia 11:00etatik 13:00etara bitartekoa izango da, ordu bateko tartearekin.
- Eguna eta orduaren erreserbarako Udaleko Erregistroan (BAZ) dagokion eskaera aurkeztuko da.
- Ezkontzekoak direnek dagokien Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian ezkontzako espedientea izapidetu beharko dute, kontuan izanik erreserbatutako data baino BI HILABETE lehenago hasi beharko dela, eta ezkongaietako bat atzerritarra den kasuan HIRU HILABETE lehenago.
- Udal Areto Nagusiaren erabilpenagatik ordaindu beharreko tasak: 60 € Hondarribian jaioak edo erroldatuak badira y 240 € ez erroldatuentzat. (2017ko Ordenantza Fiskala 2017)
Prozedura azkarra
- Ezkontza udal bulego batean ospatuko da. Bertan ezkontzekoak diren pertsonak eta bi lekukoak soilik egongo dira.
- Lan egunetan egingo da (09:00etatik 13:30era) eta hilabeteko bigarren, laugarren eta bosgarren larunbatetan (09:00etatik 13:00etara).
- Eguna eta orduaren erreserbarako Udaleko Erregistroan (BAZ) dagokion eskaera aurkeztuko da.
- Ezkontzekoak direnek dagokien Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian ezkontzako espedientea izapidetu beharko dute, kontuan izanik erreserbatutako data baino BI HILABETE lehenago hasi beharko dela.
- Udal bulegoaren erabilpenagatik ez da tasarik ordainduko.
Informazio gehiago
Dokumentuak deskargatu
Izapideak non egin
BAZ Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia 943 11 12 13 - 943 11 12 11 Faxa: 943 11 12 50 Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00 larunbatak: 10:00-13:00. Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea. |