Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Udal-aurrekontua

Udal-aurrekontua

Udal-aurrekontua toki-administrazio baten diru-sarrerak eta gastuak zehazten dituen finantza-plana da, epe jakin baterako, normalean urtebeterako. Dokumentu hori funtsezkoa da baliabide publikoak eraginkortasunez kudeatzeko, aukera ematen baitu funtsak esleitzeko hezkuntza, osasuna, azpiegitura eta zerbitzu publikoak bezalako arloei. Gainera, komunitatearen lehentasunak eta beharrak islatzen ditu, udal agintariek erabakiak garden eta arduratsu hartzen dituztela bermatuz.

Nola egiten dira Udal-aurrekontuak

Udal-gobernuak zirriborroa prestatu eta Udalbatza osatzen duten taldeetako zinegotziei ematen die. Ogasuneko zinegotziak Ogasun, Ondare eta Kontuen Batzorde Bereziaren bitartez zirriborroaren berri ematen du, eta bertan eztabaidaten da edukia. Udaleko kontu-hartzailea eta idazkaria bertan izango dira, parte-hartzaileen edozein zalantza argitzeko.

Eztabaida gaindituta, batzordeak dokumentua (irizpena) igortzen du, bertan parte hartu duten zinegotzien iritziak biltzen dituena, baita aurkeztutako aurrekontuaren aldeko eta aurkako botoak ere. Irizpenean jasota ager daitezke batzordeko edozein kidek proposatutako eta bozketa bidez onartutako aldaketak, beti ere boto kopuru gehiengoa izatea lortuz gero.

Txosten osoa prestatu eta zinegotzi guztiei banatzen zaie. Une horretan alkateak ezohiko udalbatza deituko du, Aurrekontua eztabaidatu eta bozkatzeko, behin-behinean onartua izan dadin.

Horren ondoren aurrekontua publikoki ezagutarazten da, 15 lanegunetako epean, edozein herritarrek Aurrekontua aztertu eta egokitzat jotzen dituen erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezan. Erreklamaziorik jasotzekotan, Ogasuneko batzordeak aztertuko ditu eta udalbatza berria egin beharko da proposamen horiek aintzat hartu edo ez erabakitzeko. Prozedura honekin ontzat emango da, behin betiko, aurrekontua.

Aurrekontuak

Udal-aurrekontuak

Hondarribia Lantzen

Arma Plaza Fundazioa

AURREKONTU PROZEDURAREN LABURPENA

Aurrekontuen zirriborroa

Aurrekontuen zirriborroa

Udal-gobernua

Ogasun-batzordea

Ogasun-batzordea

Eztabaida eta TALDEETAKO proposamenak jasotzea (hala dagokionean)

Udalbatzaren behin-behineko onespena

Udalbatzaren behin-behineko onespena

Herritarren esku jartzea

Herritarren esku jartzea

Herritarrek alegazioak jar ditzakete

Ogasun-batzordea

Ogasun-batzordea

Eztabaida eta herritarren proposamenak jasotzea (hala dagokionean)

Udalbatzaren behin betiko onespena

Udalbatzaren behin betiko onespena