Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Buletin dititala

Aplikazio habiaratuak

Newsletter - Alta

Eman izena udal buletin digitala jasotzeko

Harpidetu zaitez Hondarribiko udalaren gaurkotasuna zure postan jasotzeko.

 
 
 

Udal buletina - Info

Informazioa

Herritarrek udal-jardueraren berri modu errazagoan eta hurbilagoan izan dezaten, Hondarribiko Udalak hamabostean behin posta elektronikoz informazio-buletin digital bat bidaltzen du.

Buletin honen bidez honako informazioa jasotzen da, besteak beste:

1 Udalaren jarduera eta kudeaketari buruzko informazioa.
2 Proiektu, obra eta ekimen berrien berri.
3 Ekitaldi, deialdi eta jardueren inguruko informazioa.
4 Udal-zerbitzuei lotutako oharrak eta jakinarazpenak.
5 Herritarren intereseko bestelako informazio instituzionala.

Nahi duzun unean buletin hau jasotzeari uko egin ahal izango diozu, bidalketa bakoitzean adieraziko diren bideen bitartez. Horrek ez du eraginik izango udal-zerbitzuei lotutako ezinbesteko komunikazioetan.

Espero dugu tresna honek udalaren eta herritarren arteko komunikazioa indartzen laguntzea.

Datuen babesari buruzko informazio osagarria

Zure datu pertsonalen tratamendua indarrean dagoen datu-babesaren araudiaren arabera egingo da une oro, bereziki Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (EB 2016/679 Erregelamendua) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoaren arabera. Datu horiek Hondarribiko Udalak tratatuko ditu soilik udal-zerbitzuekin eta interes publikoko informazio instituzionalaren komunikazioarekin lotutako helburuetarako.

Datuen tratamenduaren arduraduna:

  • Hondarribiko Udala (IFZ: P2003700H), Kale Nagusia 20, 20280 Hondarribia.
  • Harremanetarako: udala@hondarribia.eus / 943 11 12 11.
  • Datuak Babesteko Delegatua: DBO-DPD@hondarribia.eus.