Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Udako oporrak
Udako oporrak
Saindua Gaztelekuaren Udako oporrak programa abian da.
Nerabeei zuzendutako ekintza programa hau ekainaren 23tik uztailaren 18ra burutuko da.
Ekintza berezi hauek 12-17 urte bitarteko gaztelekuko ohiko erabiltzaileei edota herriko gazteei zuzendutakoak dira. Nerabe bakoitzak ekintza batean zein gehiagotan izena emateko aukera izango du. Tokiak zozketa bidez esleituko dira.
Ekintza guztiak doakoak izango dira.
Ekintzak
- Ur Jolasak. 2025/06/24, 16:00etatik 19:00etara.
- Mendi-Itsas Irteera. 2025/06/25. 10:00etatik 17:00etara.
- Karting Olaberria. 2025/06/26. 10:00etatik 14:00etara. (12,5€)
- Txolondo Basket 3vs3 Saski txapelketa. 2025/07/01. 16:00etatik 19:00etara.
- Labenne Ur Parkea. 2025/07/02. 10:00etatik 17:00etara.
- Kayak-Sup-Snorkel. 2025/07/03. 10:00etatik 14:00etara.
- Master Txof. 2025/07/08. 16:00etatik 19:30etara.
- Rafting. 2025/07/09. 08:00etatik 15:00etara.
- Fun Play Basauri. 2025/07/10. 15:00etatik 20:00etara. (8,7€)
- Txolondo Bollei txapelketa. 2025/07/15, 16:00etatik 19:00etara.
- Gau Pasa Zumaian. 2025/07/16-17.
Gau Pasa Zumaian ekintza bi eguneko irteera izango da. Ekintzaren xehetasunak honakoak izango dira:
Irteera Uztailaren 16an, goizean garraio publikoan Zumaiara, arratsaldean surf saioa eta gaua herriko gaztelekuan pasa. Biharamunean, gosaria eta itzulera. Hondarribira iristea eguerdi aldera.
Uztailaren 7an 19:00tan gaztelekuan hartzaile onuradunen guraso edota tutoreen bilera egingo da.
Txolondo Basket 3vs3 Saski eta Txolondo bollei txapelketen izen ematea Gaztelekuan bertan burutuko da.
Udako oporrak 2025

- Saindua Gaztelekua
- Izen emate epea: 2025eko Ekainaren 9tik 15era
- Zozketaren data: Ekainak 17
- Behin betiko tokien jakinarazpena: Ekainak 18
2025eko Ekainaren 9tik 15era
- Aurrez aurreko izen-ematea: Gazteen Zerbitzuan, Javier Ugarte 6
Astelehenetik ostiralera: 16:30tik 19:30ra - Larunbatak: 10:00tik 13:00ra