Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Izan Arrantzale Hondarribian Uda - Uda Jolas - Udabentura
Hondarribiko udako programak 2026
Bueltan dira "Hondarribiko udako programak", aurten, nobedade batekin: ohiko UDA JOLAS eta UDABENTURA programaz ez ezik, IZAN ARRANTZALE HONDARRIBIAN – UDA ere eskainiko da.
Kofradiak garatzen duen programa berri horrek, udaberrian eta neguan ere bestelako edukiekin eskaintzen dena, arrantzaren inguruko jarduera eta dinamika profesionalak jorratuko ditu: amuak, arrantza, sukaldaritza, kontserbak, eta abar.
Informazio orokorra
- Hezkuntza: euskaraz.
- Udajolas eta Udabentura: Hondarribian erroldatuta daudenei eta harrera programaren bitartez uda herrian emango dutenei zuzendua.
- Izan Arrantzale Hondarribian Uda: Hondarribian erroldatuta daudenei, harrera programaren bitartez uda herrian emango dutenei eta kanpokoei zuzendua. Lehenengo biak lehenetsiko dira.


Uda Jolas
- 5 - 11 urte (2015 eta 2021 urte bitartean jaiotakoak, bi urteak barne).
- Uztailaren 1tik 30ra (biak barne). Guztira 22 egun.
- Astelehenetik ostiralera. Goizez.
- Kuota: 82,80€ lehen seme-alabarengatik, 72,45€ bigarrenetik aurrera.

Udabentura
- 12-14 urte (2010 eta 2012 urte bitartean jaiotakoak bi urteak barne).
- 1. txanda: uztaila 6 - 16 (9 egun guztira)
- 2. txanda: uztaila 20 - 30 (9 egun guztira)
- Astelehen, asteazkenetan eta ostiraletan, goizez eta arratsaldez. Astearteetan eta ostegunetan, goizez.
- Kuota: 144,90€ (prezio bakarra)

Izan Arrantzale Hondarribian Uda
- 6 – 12 urte (2014 eta 2020 urte bitartean jaiotakoak, bi urteak barne).
- Abuztuaren 3tik 7ra.
- Astelehenetik ostiralera, goizez.
- Kuota: 75€ (prezio bakarra)
Izen-emateak
Datak
- Aurreinskripzioak: martxoaren 23 - 29 (biak barne)
- Eskaeren jakinarazpena: apirilaren 20tik aurrera
- Behin betiko izen-emateak: apirilaren 29a (barne)
Aurrez aurre
- Gazteen Zerbitzua, Javier Ugarte, 6
- 688 728 057
- Astelehenetik ostiralera 16:30etatik 20:00etara

