Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Udaberriko oporrak 2026
Udaberriko oporrak
Saindua Gaztelekuaren 2026ko Udaberriko oporrak programa abian da.
Nerabeei zuzendutako ekintza programa hau martxoaren 30tik apirilaren 10era burutuko da.
Ekintza berezi hauek 12-17 urte bitarteko gaztelekuko ohiko erabiltzaileei edota herriko gazteei zuzendutakoak dira.
Nerabe bakoitzak ekintza batean zein gehiagotan izena emateko aukera izango du.
Toki mugatuak dituzten ekintzetan zozketa egingo da.

Ekintzak
- Abentura Olinpikoa. 2026/03/30-2026/04/01. 10:00-17:30
Arritxulora bi gaueko irteera egingo da, taldeen arteko lehiaketan oinarritutako hainbat jolas desberdin eginez talde bakoitzak bere kapitaina eta kokapitainak dituelarik. - Topagunea. 2026/04/07. 10:30-13:30
Gaztelekuaz disfrutatu ahal izateko gaztelekuaren ohiko irekiera egingo da. - Escape room (Sare sozialak). 2026/04/08-. 16:00-20:00.
Arratsalde bakoitzean lau txanda egongo dira sare sozialen inguruko escape rooma egin ahal izateko. Txandak taldeka direnez izen emateak gaztelekuan egingo dira. Taldekide batek denen izenean eman dezake izena 688 728 246 edo 747 417 222 telefonora idatziz. - Surf. 2026/04/10. 10:00-14:00.
Hendaiara surf egitera
Udaberriko oporrak 2026

informazio orokorra
- Saindua Gaztelekua
- Izen emate epea: 2026ko Martxoaren 2tik 15era
- Zozketaren data: Martxoak 16
- Behin betiko tokien jakinarazpena: Martxoak 17/18
Izen ematea
2026ko Martxoaren 2tik 15era
- Aurrez aurreko izen-ematea: Gazteen Zerbitzuan, Javier Ugarte 6
Astelehenetik ostiralera: 16:30tik 20:00ra