Aplikazio habiaratuak
UDA JOLAS
UDA JOLAS
Arau orokorrak
Adina
2006 eta 2012 urte bitartean jaiotako haurrak (5-11 urtekoak) eta Hondarribian bizi direnak.
Hizkuntza
Uda Jolas programa euskaraz egingo da. Partehartzaileek bere taldekide zein monitoreekin euskaraz jarduteko gai izan behar dute.
Txanda eta haur kopurua
Uztailaren 3tik 28ra, 200 neska-mutil.
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera 9:30etatik 13:00etara.
Leku
Talaia L.H.I. - Bordari (Baserritar Etorbidea, 51).
Antolaketa
Taldeen eta adinen arabera egingo da.
Kuota
- 80€ lehen seme- alabarengatik.
- 70€ bigarrenetik aurrera.
Aurretiko izen-emateak
Martxoaren 27tik apirilaren 1era.
- Anai-arreba bat baino gehiago izanez gero izen-ematea bakarka edo taldean egin liteke, zozketarako.
- Parte-hartzaileen bizitokia, Udal Erroldan egiaztatuko da.
Zozketaren emaitzen informazioa
Apirilaren 28tik aurrera. Zure emaitza ikusi nahi baduzu, erabiltzailearen gunera jo
Behin betiko izen-emateak
Maiatzaren 13a arte. (Zozketaren ondoren plaza lortu dutenek, postaz jasoko dute bete beharreko dokumentazioa).
Plazak behin betikoak direnean
joateari uko egiten diotenei ez zaie ordaindutako dirua itzuliko, ziurtatutako arrazoiengatik ez bada. Hala izanez gero, idatzi baten bidez jakinarazi beharko zaio Udaleko Gazteria departamentuari.
Eskaerak tramitatzeko
- Online: Hondarribiko Udaleko Inskripzio gunean (Aurreizen emateko sakatu hemen)
- Offline: Gazteen Zerbitzua - Jabier Ugarte, 6
- Tel.: 943 644 752 7 / gib@hondarribia.eus
- Astelehena-Ostirala: 16:30–19:30 • Larunbata: 10.00–13.00.
|
Gazteen Zerbitzua Javier Ugarte, 6. 20280 Hondarribia 943 64 47 52 Irailaren 16tik ekainaren 15era: Astelehenetik ostiralera 16:30-19:30 eta larunbatak: 10:00-13:00. Gazteek beharrezko duten informazioa lortzea, prestatzea eta zabaltzea dira gazte informazio-bulegoaren helburu nagusiak, Udalaren eta gazteen arteko harremana eta proposamenak bideratuz. Zuzeneko arreta eskaintzen du, eta hezkuntzari, deialdiei, lanari, aisialdiari eta kulturari buruzko aholkularitza ematen du, eta bai azpiegiturak ere. |