Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

UDA JOLAS

GAZTERIAren proiektua

Uda Jolaseri esker gure hiriko 5 eta 11 urte bitarteko neska-mutikoei aisialdirako jarduerak eskaintzen zaizkie udan, hezkuntza-espazioaren bitartez talde-esperientzia positiboak sustatuz.

Uda Jolas

Aurre izen-emateak martxoaren 27tik apirilaren 2ra

 

Horrekin, taldea osatzen duten kide guztien (haur nahiz begiraleen) arteko harremanak garatzen dira, ohikoa ez den hezkuntza-espazioan. Berdinen artean banakako garapena bultzatuz. Euskara egunerokotasunean modu arruntean erabiliz.

Besteak beste, neska-mutiko guztietara egokitutako hainbat jarduera proposatuko dira:

  • Hondartzara
  • Olinpiadak
  • Ginkana
  • Igerilekua
  • Tailerrak, ur jokoak, altxorraren bila...

 

Guraso/Tutore eta parte hartzaileentzako oharra

COVID-19 pandemiak eragindako egoera dela eta Udajolasen parte hartzeko baldintza eta protokoloak inoiz baino zorrotzagoak dira, horregatik jarraian agertzen diren neurriak hartuko dira. Arretaz irakurri eta kontuan izan:

  1.  Eusko Jaurlaritzak berriki publikatutako informazio eta baimen orriak zein Udajolas 2020ri dagozkion programaketa, ordutegi eta txandetako segurtasun neurriak, izen ematea burutu duzuen helbide elektronikora bidaliko zaizkizue.
  2. Jasoko dituzuen  dokumentuen baitan dagoen Eusko Jaurlaritzako baimen orria, guraso/tutoreek sinatu eta Udajolaseko lehen egunean eraman beharko dute parte hartzaileek. Inpresiorako aukerarik ez dutenentzako aleak banatuko dira.
  3. Udajolaseko arreta teléfono zenbakia 689.305.462 izango da. Eguneroko oharren banaketa zein eguneratutako informazio guztia WHATSAPP kanale mezu bidez bideratuko da udalekua hasten denean. MESEDEZ, gorde ezazue zuen telefonoetako agendan. Udajolaseko Whatsapp Kanaletik informazioa jaso ahal izateko, nahitaezkoa da Udajolaseko zenbakia norberaren telefonoko agendan jasota izatea.

Mila esker informazio hau arretaz jarraitzeagatik!

 

COVID-19 pandemia dela eta ez-ohiko neurriak hartu dira Uda Jolas 2020 programarentzako

  • Izena eman duten HAUR GUZTIAK ONARTURIK daude.
  • Udalekua 15 egunetako bi txandatan banatu eta garatuko da, segurtasun neurri berezien baitan haur guztien parte-hartzea bermaturik egon dadin.
  • Haur bakoitzari egokitutako txanda EZ da aldatzerik izango.

Behin-Betiko izen ematea

  • Datozen egunetan, OHIKO POSTA bidez BEHIN BETIKO izen ematea egiteko dokumentazioa iritsiko da etxeetara.
  • Parte hartze kuota txikiagoa izango da egoerara egokituz. Dokumentazioarekin batera kopurua jakinaraziko da. (Ez naiz ziur Uda Jolasen ere hala izango den.)
  • Ekainaren 15etik 20ra (biak barne) dokumentazioa BAZeko bulegoetan (Jabier Ugarte 6) honako ordutegian entregatuko da:
    • Goizez: Astelehenetik Ostiralera   9:00 – 13:30
    • Arratsaldez: Astelehenetik Ostiralera 16:30-19:30
    • Larunbata: 10:00-13:00

* Dokumentazioa helarazteko segurtasun neurriak datozen egunetan webgune honetan jakinaraziko dira.

Informazio gehigarria

  • Guraso bilerarik EZ da egongo
  • Uda Jolas 2020 programa bera EZ-OHIKO NEURRIEN baitan garatuko da.

Adi!

Neurri, Jakinarazpen eta informazio gehigarria webgune honetan eguneratzen joango da.

Arren, Maiztasunez begiratu webgune hau!

Programak

Uda-Jolas 2022

Uda-Jolas

2023

Uda-Jolasaren programa

Deskargatu

 

Uda-Jolas 2022

Uda-Jolas

2022

Uda-Jolasaren programa

Deskargatu

 

Uda-Jolas 2021

Uda-Jolas

2021

Uda-Jolasaren programa

Deskargatu

 

Uda-Jolas 2020

Uda-Jolas

2020

Uda-Jolasaren programa

Deskargatu

 

Uda-Jolas 2018

Uda-Jolas

2019

Uda-Jolasaren programa

Deskargatu

 

Uda-Jolas 2018

Uda-Jolas

2018

Uda-Jolasaren programa

Deskargatu

 

Uda-Jolas 2017

Uda-Jolas

2017

Uda-Jolasaren programa

Deskargatu

 

Uda-Jolas 2016

Uda-Jolas

2016

Uda-Jolasaren programa

Deskargatu