Aplikazio habiaratuak
UDA ABENTURA
UDA ABENTURA
Arau orokorrak
Adina
Hondarribian bizi eta 2004, 2005 eta 2006 urteetan jaiotakoak (12, 13 eta 14 urtekoak)
Hizkuntza
Uda Abentura programa euskaraz egingo da. Partehartzaileek bere taldekide zein monitoreekin euskaraz jarduteko gai izan behar dute
Txanda eta haur kopurua
- Uztailaren 2tik 13ra / 40 neska-mutil
- Uztailaren 16tik 30ra / 40 neska-mutil
Ordutegia
Goiz eta arratsaldez
Kuota
- 140€
Aurretiko izen-emateak
Apirilaren 16tik 21ra
Parte-hartzaileen bizitokia, Udal Erroldan egiaztatuko da
Zozketaren emaitzen informazioa
Zozketaren emaitzen informazioa: maiatzaren 11tik aurrera. Zure emaitza ikusi nahi baduzu, erabiltzailearen gunera jo
Behin betiko izen-emateak
Maiatzaren 19a arte. (Zozketaren ondoren plaza lortu dutenek, postaz jasoko dute bete beharreko dokumentazioa)
Plazak behin betikoak direnean
Joateari uko egiten diotenei ez zaie ordaindutako dirua itzuliko, ziurtatutako arrazoiengatik ez bada. Hala izanez gero, idatzi baten bidez jakinarazi beharko zaio Udaleko Gazteria departamentuari.
Eskaerak tramitatzeko
- Online: Hondarribiko Udaleko Inskripzio gunean (Aurreizen emateko sakatu hemen)
- Offline: Gazteen Zerbitzua - Jabier Ugarte, 6
- Tel.: 943 644 752 / gib@hondarribia.eus
- Astelehena-Ostirala: 16:30–19:30 • Larunbata: 10.00–13.00.
|
Gazteen Zerbitzua Javier Ugarte, 6. Hondarribia 943 64 47 52 Irailaren 16tik ekainaren 15era: Astelehenetik ostiralera 16:30-19:30 eta larunbatak: 10:00-13:00. Gazteek beharrezko duten informazioa lortzea, prestatzea eta zabaltzea dira gazte informazio-bulegoaren helburu nagusiak, Udalaren eta gazteen arteko harremana eta proposamenak bideratuz. Zuzeneko arreta eskaintzen du, eta hezkuntzari, deialdiei, lanari, aisialdiari eta kulturari buruzko aholkularitza ematen du, eta bai azpiegiturak ere. |