Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Banner Treba 2025

Aplikazio habiaratuak
Treba Gazteak + Treba Gurasoak
Treba Gazteak + Treba Gurasoak
Gipuzkoako Foru Aldundiako TREBA programak haur, nerabe eta gazteen ongizatea, autonomia eta ahalduntzea bultzatzen du. Bide batez, familiak ere ahalduntze ditu, komunitatearen prestakuntza eta inplikazioa sustatuz.
Aurten ere, Hondarribian, TREBA programaren II. edizioa burutuko da. Urrian zehar kudeaketa emozionala izango dugu ardatz: familiek eta gazteek hainbat trebakuntza egin ahal izango dituzte gai honen inguruan, guztiak doan.
Programa osatzeko, gazteentzako informazio-hitzaldi bat ere emango da, Eusko Jaurlaritzak etxebizitzarako ematen duen EMANTZIPA dirulaguntzari buruzkoa.
Ekitaldiak
Ekitaldiak
Urriak 14
Hitzaldia
Urriak 18
Oinarrizko ikastaroa + Stop antsietatea
Urriak 28
Hitzaldia
Urriak 30
EMANTZIPA Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza da, 25 eta 29 urte bitarteko gazteen emantzipazioa bultzatzeko. Hitzaldian diru laguntza eskatzeko informazioa azalduko da
Treba Gurasoak
"Treba Gurasoak", Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak bultzatutako prestakuntza-ekimena da, eta proiektuarekin bat egiten duten udalen bitartez bideratzen da. Proiektuaren helburu nagusia haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea da, gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz. Hazkuntzak dakartzan hezkuntza-erronkei aurre egiteko funtsezko ezagutzak transmititzeko tresna arin eta eraginkor gisa aurkezten da proiektua.
Hezkuntza erronka-lana da, eta trebetasun eta ezagutza espezifikoak eskatzen ditu. Behar horri erantzuteko, "Treba Gurasoak" guraso guztiei prebentziozko orientazioa eta laguntza eskaini nahi die, familiaren garapen integrala sustatzeko helburuarekin. Proiektuaren ikuspegia gurasotasun positiboan oinarritutako eskaintza pedagogikoan oinarritzen da, eta aitatasuna eta amatasuna gure gizartean gauzatzeko moduan izandako funtsezko aldaketa aitortzen du.