Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Terrazak topaguneak

Aplikazio habiaratuak

Ordenantza ulertu • Izenburua

Ordenantza ulertu

Aplikazio habiaratuak

1. Sekzioa

Hondarribiko hostalaritza establezimenduak eta komertzioak herriko aktibitate ekonomiko pisutsuena dira eta beraz, hauen jasangarritasuna zaindu behar da. Baina hori baino gehiago ere badira; herri kohesioa saretzen lagutzen dute. Bizitza ematen diete gure kaleei eta komunitatea sortzen laguntzen dute. Laburbilduz, kaleko begiak dira eta herria seguruagoa egiten dute.

Gizartearen ohiturak etengabe aldatzen dira eta ondorioz, ostalaritza-sektoreak etengabe egokitu behar ditu bere zerbitzuak kalitatezko arreta eskaintzeko. Horregatik, garapen handia gertatu da ostalaritza-establezimenduetako terrazak espazio publikoan jartzean.

Terraza jendearekin

Aplikazio habiaratuak

2. Sekzioa

Irudian, bi pertsona oinez

Hala ere, urte luzeetako erregulazio ezak espazio publikoaren erabilera oker batetan bukatu du, bizikidetza arazoak sortuz eta bizilagunen eskubideetan eraginez. Kasu batzuetan, pertsonen eta, bereziki, behar anitzak dituzten pertsonen, pasabidea eten egiten da, eta, besteak beste, galtzadara jaitsi behar izaten dute. Beraz, beharrezkoa da espazioaren erabileran eta banaketan oreka berrezartzea.

Aplikazio habiaratuak

3. Sekzioa

Aurrekariak

Ostalaritzak eta herritarrek une askotan eskatu dute oreka hori berrezartzea:

  • Mugikortasun-mahaian, bai Portuan 2023an egin zen ibilaldi kritikoan, bai 2024-2027 aldirako proiektuak lehenesteko tailerrean. Terrazei buruzko ordenantza idaztea izan zen mahaiak lehenetsi zituen hiru proiektuetako bat.
  • Auzo bihotzetako tailerretan. Bizilagunek adierazi zuten terrazek espaloiak hartzen dituztela, San Pedro kaleak herri-nortasuna galdu duela eta abar, eta, beraz, terrazak arautzeko eskatu zuten.
  • Erregistro ofizialean jasotako eskabide eta kexetan.
Terraza jendearekin

Aplikazio habiaratuak

4. Sekzioa

Espiralak

Errealitate hori ikusita, Hondarribiko Udalak arau-esparru bat ezarri behar du horrelako instalazioak behar bezala antolatzeko, etengabe aldatzen ari den testuinguru horretara egokituz, eta erantzun bat eman behar du interes publikoa oinarri hartuta, herritar guztien bizikidetza eta espazio publikoen bidezko erabilera bermatuz.

Aplikazio habiaratuak

5. Sekzioa

Terraza jendearekin

Zer da ordenantza bat?

Udal ordenantza bat tresna arauemaile orokorra da, tokiko intereseko bizikidetza harremanak antolatzeko, zerbitzu, ekipamendu, azpiegitura, instalazio eta espazio publikoen erabilera antolatzeko, bai eta herritarren jokabide jarraibideak antolatzeko ere.

Onartu ondoren, nahitaez aplikatu eta bete behar da udalerri osoan.

Aplikazio habiaratuak

Aplikazio habiaratuak

6. Sekzioa

Ilustrazioa: lau pertsona terraza batean eserita

Zergatik behar du Hondarribiak terrazen ordenantza?

Orain arte, Udalak lizentziak eman ahal zizkion ostalaritza sektoreari terrazak jartzeko, baina ez zegoen terrazak behar bezala instalatzeko arau-esparrurik.

Ordenantza berriak espazio publikoaren erabilera eraginkor eta multifuntzionalerako arauak eta bermeak ezarriko ditu, bizilagunentzako irisgarritasun, zarata eta igarotze neurri egokiak ziurtatuz, eta ostalaritza sektoreari eta herritar guztiei babes juridikoa emanez.

Aplikazio habiaratuak

Ordenantzaren gakoak