Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Mugitzenarida

Aplikazio habiaratuak

Cabecera Talaia Festa

Kartela

Aplikazio habiaratuak

Festa Talaian

Azken asteetan, Talaia Bordari eskolako Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta Talaia Institutuko DBHko 4. mailako ikasleek Julia Lasa artistarekin batera lan egin dute Aspunea kaleko hormarako horma-irudi bat elkarrekin diseinatzeko, Talaia Alai proiektuaren barruan.

Duela zenbait denbora, Talaiako ikasleek eskola-ingurunea diseinatzeko partaidetza-prozesu bati ekin zioten, eskolarako eta ingurunerako bidea nola egitea gustatuko litzaiekeen azaltzeko ideiak partekatuz. Orain, ikasleek beraiek amaituko dute proiektua, eskola-ingurunearen diseinuari sormena emanez.

Apirilaren 20an sentsibilizazio ekitaldi bat egingo da Aspunea kalean, non Talaiako haurrek ikastetxeko horma margotuko duten. Egun berean, horma-irudia inspiratzeko erabili ziren marrazkiak erakutsiko dira, eta haur eta nerabeentzako jolasak antolatuko dira kalean.

Gainera, esku-hartzearen bisita gidatuak eskainiko zaizkie inguruko familiei eta egoiliarrei, proiektuaren helburuak eta aukeratutako diseinuaren arrazoiak azaltzeko, besteak beste.

Aplikazio habiaratuak

Talaia Festa - Actividades

Apirilak 20, larunbata. 10.30etik 14.00etara

Aspune kalea (Talaia Bordari eskolaren ondoan)

Elkarlaneko horma-irudiaren margoketa ikastetxeko horman

Horma-irudia inspiratu duten marrazkien erakusketa

Bisita gidatuak familia eta bizilagunentzat eskuhartze eremuan
11:00: gaztelania
12:00: euskara
13:00: euskara

Jolasak kalean haur eta nerabeentzat

Aplikazio habiaratuak

Mapa

Trafikoari eragiteak

Datorren larunbatean, apirilaren 20an, 10:30etik 14:00era, Aspune kalean egingo den jarduera dela eta, jakinarazten da ibilgailuen joan-etorriak eta garaje eta jabetzetarako sarbideak eragina izan dezaketela honako kale hauetan:

  • Aspune Kalea
  • Aintziondo Kalea
  • Gabriel Aresti Kalea
  • Domingotxoenea Kalea

Barkatu eragozpenak