Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Pribatutasun politika

Datu pertsonalen babesa

1.1 Tratamendu-jardueren erregistroa (JTE)

DBEOren 30. artikuluarekin bat etorriz, Hondarribiako Udalak bere Tratamendu Jardueren Erregistroa argitaratzen du, udalaren sail eta zerbitzu bakoitzean egiten diren datu pertsonalen tratamenduei buruzko informazio gardena eskaintzeko.

PDF deskargatu

1.2 Eskubideen erabilera

Interesdunek eskubide hauek dituzte:

  1. Datuak eskuratu, aldatu eta ezabatzeko eskubidea, eta tratamendua mugatu, aurka egitea eta datuen portabilitate eskubidea.
  2. Datuen Babeserako Euskal Agentziari erreklamatzeko eskubidea.

Zure eskubideak gauzatu

Eskubide horiek guztiak gauzatzeko, Udalarekin jarri harremanetan, idatzizko eskaera sinatua aurkeztuta, posta arrunt bidez edo telematikoki zein aurrez aurre, eta NAN agiriaren kopia eman, pribatutasun politikari buruzko atal honen hasieran adierazitako helbidean, edo telematikoki esteka honetan, Hondarribiko Udalaren egoitza elektronikoan.

Egoitza elektronikoa

Zure datuetan aldaketarik izanez gero, helbide horretan bertan jakinarazi behar duzu. Eskaera jaso ondoren, legezko epeen barruan erantzungo dizugu.

Zure datuetan aldaketarik izanez gero, helbide horretan bertan jakinarazi behar duzu. Eskaera jaso ondoren, legezko epeen barruan erantzungo dizugu. Era berean, Datuen Babeserako Euskal Agentziari erreklamatu ahal diozu. Zure eskubideei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, edo eskubideak gauzatzeko inprimaki ereduei buruzkoa, Datuen Babeserako Euskal Agentziaren webgunea bisitatu dezakezu.

Eskubideak erabiltzeko inprimakia

Irispidea izateko eskubidea [pdf]

Eskubide horrek ahalmena ematen dizu zuri buruzko datu pertsonalak tratatzen ditugun jakiteko, eta, tratatzen baditugu, datu horiek ikusten uzteko. Eskubide hori baliatzeko eskaerak banan-banan aztertuko dira, kasu batzuetan ez baita bidezkoa eskubide hori baliatzea.

Zuzentzeko eskubidea [pdf]

Eskubide horrek aukera ematen dizu tratatzen ditugun eta zehaztugabeak diren datu pertsonalak zuzentzeko eskatzeko. Zure ustez osatu gabe dauden datuak osatzeko eskubidea ere baduzu.

Ezerezteko eskubidea [pdf]

Zure datu pertsonalak ezabatzeko eskatzeko eskubidea duzu, baldin eta DBEOren 17. artikuluan jasotako inguruabarren bat gertatzen bada.

Tratamendua mugatzeko eskubidea [pdf]

Eskubide horri esker, zure datuen tratamendua mugatzeko eska dezakezu, DBEOren 18. artikuluan jasotako egoera jakin batzuetan.

Aurka egiteko eskubidea [pdf]

Zure datuen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea duzu, tratamendua interes publikoan edo interes legitimoan (profilak egitea barne) egindako eginkizun batean oinarritzen denean.

1.3 Datuak babesteko ordezkaria (DBO)

Hondarribiako Udalak Datuak Babesteko Ordezkari bat dauka, datu pertsonalen babesari buruzko informazioa eta aholkularitza eskaintzeko.

1.4 Pribatutasun politika

Webgunearen eta udal zerbitzu digitalen erabileran bildutako datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa hemen kontsulta dezakezu

PDF deskargatu