Aplikazio habiaratuak
Pregoilari txikien hautaketa 2025eko Jai Nagusiak
Pregoilari txikien hautaketa 2025eko Jai Nagusiak
Hondarribiko Udaleko Kultura departamentuak 2025ko Jai Nagusietako Pregoilari txikien hautaketa deitu du ondoko baldintzen arabera
- Hondarribian erroldatuta egotea eta 9 urte izatea edo aurten betetzea.
- Hautagaiek BAZen izena eman beharko dute (astelehenetik ostiralera goizeko 8:30etatik 14:00etara). Izena emateko epea abuztuaren 14ko 14:00ean bukatuko da
- Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Izena emateko orria beteta.
- Pregoilari txikia izateko deialdira aurkezteko arrazoia.
- Originaltasuna eta umorea kontuan hartuko dira hautatzeko prozesuan.
- Pregolari txiki neska eta mutila hautatuko dira pregoia elkarrekin egiteko irailaren 6an Udaletxeko balkoian goizeko 11:00tan, ekitaldia dinamizatuko duen pertsona bat lagun dutela (aurretik harremana izango dute berekin).
- Hautagaiek pregoia buruz ikasi beharko dute.
- Pregoia emateko hautatutako pertsonek 2 sarrera izango dituzte Itsas Etxea Auditoriumean 2026eko maiatzaren 31ra arte programatzen diren zinema eta familia antzerkiko jarduera guztietarako.
- Deialdian parte hartzearekin, baldintza hauek ontzat ematen dira.
Izapideak non egin
|
BAZ Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia 943 11 12 13 - 943 11 12 11 Faxa: 943 11 12 50 Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostegunera: 8:30 - 14:00 / 16:00 - 18:00 • ostiralak: 8:30 - 14:00 • larunbatak: itxita. Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea. |