Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Portu auzoa

Portu auzoa

Hiriko auzorik adierazgarrienetakoa da. Marinel kutsu berezia izanik, bertako eguneroko bizitzaren ardatz garrantzitsua da.

Mapa Portu auzoa

 

Portu auzoa garai batean harresietatik kanpo zegoen Magdalena errebaletik sortutakoa da. Arrantzaleen auzoa zen.

Portu auzoa

Portu auzoa

Portu auzoa

 

  1. San Pedro kalea
  2. Santiago kalea
  3. Arrantzake auzoa
  4. Arrantzaleen ermandadea
  5. Kai Zaharra
  6. Barco Mariñel eta Lehorreratzeko karroa
  7. Itsas etxea

 

Bertan dagoen San Pedro kalea da hiriaren gune neuralgikoa. Ezkerraldean bihurgunea du kale honek, garai bateko kosta-lerroari jarraiki. Azpimarragarria da bertako eraikinik zaharrena, gaur egungo Zeria etxea, 1575ekoa. Kolorez apaindutako balkoien jatorria itsasontziak margotzean soberan gelditzen zen pintura da.

San Pedro kalea

San Pedro

La Marina

 

Santiago kalea, antzinako Magdalena errebalarekin batera, da Portu Auzoaren sorburua. Santiago kalea izan zen Santiago bidea egiten ari ziren erromesek herribildutik kanpo igarotzen zuten lehenengo kalea.

Santiago kalea

Santiago kalea

Santiago kalea

 

Done Pedro itsasgizonen Kofradia, 1361ean sortutakoa. Arrantzaleen alde egin eta horien eskubideak zaintzea da bere funtzioa.

Egoitzak arku zentral bakarra du, eta aldeetako batean, arkuaren gaineko aldean kokatuta dago hain beneratua den Sainduaren irudia.

Cofradía de Pescadores

Cofradía de Pescadores

Cofradia de pescadores

Azpimarragarria da ere lehengo moila, Kai Zaharra. Bertatik alde banatara hiriak izan dituen zabalguneak ikusi ahal izango ditugu. Kai Zaharraren ondoan kokatuta dago erakusgai jarritako Mariñel itsasontzia, bertako ontziterian mantendu den egurrez egindako azken ontzia; eta Ontzitegi-orga: mantentze-lanak edo konponketak egiteko ontziak lehorrera jasotzen zituen mekanismoa.

 

Barco Mariñel

Barco Mariñel

Barco Mariñel