Aplikazio habiaratuak
Menu Presupuestos participativos 2026
Aplikazio habiaratuak
Prozesuaren bermea
Prozesuaren bermea
Aplikazio habiaratuak
Prozesuaren oinarriak eta garapena - Contenido
Prozesu osoaren gardentasuna eta fidagarritasuna bermatzeko, Udalak Berme taldea sortu du, izaera mistokoa. Talde hau udaleko hainbat sailetako teknikariek eta udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztietako ordezkariek osatzen dute. Haien zeregina izango da prozesuaren garapena gainbegiratzea eta fase bakoitzean erabakiak hartzea, betiere irizpide tekniko eta partekatuetan oinarrituta.
Proposamenak jasotzen direnean eta azterketa-fasean, Berme taldeak erabakiko du zein proiektu pasako diren hurrengo fasera. Horretarako, hiru irizpide nagusi ezarri dira:
- Herriaren nortasuna eta kohesioa indartzea.
- Herritarren bizi-kalitatea hobetzea, hala nola osasunari, irisgarritasunari edo mugikortasunari lotutako alderdiak kontuan hartuta.
- Onura komunitarioa sortzea, herri, auzo edo kolektibo zehatz bati zuzendurik: adinekoei, gazteei, auzo bati, eta abar.
Udalak prozesu osoaren gardentasuna bermatzeko konpromisoa hartzen du. Horretarako, prozesuaren urratsak eta proiektuen aukeraketaren zergatia jakinaraziko dira, eta, bestalde, proiektuak aurrekontuan sartu ondoren, proiektu horien egoeraren jarraipena egingo du eta hilero eguneratuko du, une bakoitzean herritarrei proiektuen egoeraren berri emanez.

