Aplikazio habiaratuak
Menu Presupuestos participativos 2026
Aplikazio habiaratuak
Emaitzak • Izenburua
Emaitzak
2025eko azaroan abian jarri zen aurrekontu parte hartzaileen ekimena, honen helburua izan da herritarrek udal aurrekontuetako 200.000 euro zertan inbertitu erabakitzea...
Lehen esperientzia honetan, herritarren parte-hartze zabal eta anitza izan du.
Aplikazio habiaratuak
Partaidetza datuetan
Partaidetza datuetan
Guztira jaso diren proposamenak: 228
- Online: 191
- BAZen edo kale postuetan: 37
Proposamen kopurua generoaren arabera
- Emakumeak: 115
- Gizonezkoak: 69
- Ez bitarrak: 38
- Definitu gabekoak: 6
Proposamen kopurua adinaren arabera
- 16-30 urte: 17
- 31-45 urte: 65
- 46-65 urte: 68
- +66 urte: 55
- Zehaztu gabe: 23
Aplikazio habiaratuak
Emaitzak
Proposamenak jasotzeko fasea amaitu ondoren, udaleko teknikariek haien bideragarritasun teknikoa aztertu dute, eta 20 ekarpenek gainditu dute lehen iragazkia. Behin filtro teknikoa gaindituta, Berme Taldeak —udal teknikariek eta alderdi politiko guztietako ordezkariek osatua— proposamenak baloratu ditu hiru irizpide nagusiren arabera:
- Herri nortasuna eta kohesioa indartzea.
- Herritarren bizi-kalitatea hobetzea.
- Kolektibo edo espazio jakinei onura ekartzea.
Prozesuaren bigarren fasean aurreikusten zen proposamen egokiekin bozketa irekia egitea herritarren artean. Hala ere, prozesua egokitu da; izan ere, irizpide guztiak betetzen dituzten eta bozketara pasako liratekeen proposamen guztien aurrekontua 210.240,99 eurokoa da. Hasieran aurreikusitako 200.000 euroko partidatik oso gertu dagoen kopurua denez, Udalak 10.240,99 euro gehituko ditu proposamen guztiak gauzatu ahal izateko.
Gauza horrela, udal teknikari eta alderdi politiko guztietako ordezkariek osatzen duten Berme Taldeak aho batez erabaki du prozesua egokitu eta bozketa fasea ez egitea. Erabaki hau hartu da, besteak beste, bozketarako nahikoa proposamen-bolumenik ez zegoelako eta baldintzak betetzen zituzten proposamen guztiak gauzatzeko aukera erreal eta orekatuena zelako.

Aplikazio habiaratuak
Aurrera egin duten proposamenak
Aurrera egin duten proposamenak
- Puntaleko haur parkea berritzea87.120,00 €Fitxa
- Zabuak Guadalupen42.350,00 €Fitxa
- Butroi pasealekuko komunen ordutegia zabaltzea4.071,57 €Fitxa
- Bankuak Akartegi auzoan1.815,00 €Fitxa
- “Asto bidea” konpontzea18.150,00 €Fitxa
- “Biteri kalean eta Kasino Zaharrean helduentzako gimnasia-aparatuak instalatzea14.371,78 €Fitxa
- Amute auzoko eta Kosta kaleko zebrabideen argiztapena2.286,90 €Fitxa
- Amute kirol guneko sarreretako kartelak berritzea1.000,00 €Fitxa
- Hondarribiko euskarari buruzko azterlana17.545,00 €Fitxa
- Txirrinden kateaketa-egitura baten instalazioa Jaizkibel Hiribidea 34C-n (Soroeta Berri auzoa)1.263,24 €Fitxa
- Alde Zaharreko parkinaren seinalizazioa5.747,50 €Fitxa
- Guztira210.240,99 €
