Parte-hartze prozesuaren oinarrizko datuak
Testuingurua
Herritarren parte-hartzea ahalduntze sozialerako tresna izanik, biztanleriaren eguneroko bizitzako alderdi askoren bilakaera ona ahalbidetzen duela deritzo Hondarribiko Udalak.
Kontutan izanik Hondarribiko Urrezko Intsignia hiriaren jardunean aktiboki eta nabarmen lagundu duten pertsona fisiko edo juridikoei ematen zaiela; haien eguneroko lana, ibilbidea eta lanbidea, edo beste alderdiren bat saritzeko.
Herritarren parte-hartzea sustatzeko eta bultzatzeko helburuarekin, aurten Hondarribiarrek erabakiko dute onuraduna. Horretarako, 2026ko Uztailaren 20tik uztailaren 27ra bitarte Urrezko Intsignia emateko proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte hirian erroldatuta dauden hiritarrek.
Zer eta nola egingo dugu
Proposamenak internet bitartez egin ahal izango dira udalaren web atarian, baita aurrez aurre ere BAZ bulegoetan. Pertsona bakoitzeko proposamen bakarra onartuko delarik.
Udal Bozeramaile Batzordeak, 2026ko uztailaren 28tik abuztuaren 4ra bitarte, jasotako proposamenak aztertuko ditu.
Jasotako proposamenen artean, oinarrizko irizpideak zeintzuk betetzen dituzten erabakiko dute eta onartutako proposamenen artean, gehienez 3 hautagai aukeratuko dira.
Aurrez hautatutakoei galdetuko zaie proposatuak izan nahi duten, eta hala bada, Urrezko Intsigniaren aukeraketa Hondarribian erroldatuta dauden herritarrek egingo dute botu bidez.
Aukeraketa hori, 2026ko abuztuaren 7tik abuztuaren 21ra bitartean izango da. Bozka internetez egin ahal izango da udalaren web atarian, baita aurrez aurre ere BAZ bulegoetan. Pertsona bakoitzeko bozka bakarra onartuko delarik.
Bozketaren emaitza abuztuaren 26an jakinaraziko da, eta intsignia irailaren 7an emango da, ohi bezala