Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Euskera

Aplikazio habiaratuak

Ostalaritzan euskaraz

Ostalaritzan euskaraz

Ostalaritzak pisu handia du Hondarribiko arlo sozioekonomikoan. Horren jakitun, eta euskararen erabileran hobekuntza tarte handia dagoela ikusita, Hondarribiko Udaleko Euskara Sailak 2025eko udan herriko taberna eta jatetxeetan euskarak duen presentziaren inguruko azterlana abiatzea erabaki zuen.

Diagnosi hori egiteko hiriko 70 taberna eta jatetxeren azterketa egin da behaketa eta banakako elkarrizketen bidez, lagin esanguratsua, lautik hiru baitira aztertutako taberna eta jatetxeak. Hemen kontsultatu ditzazkezu azterketan emandako emaitza nagusienak: Hondarribiko taberna eta jatetxeetan euskararen egoera

Bertatik Bertara

Bertatik Bertara

Lan ildo honeri jarraituta UEMArekin batera Bertatik Bertara kanpaina egiten da udalerrietan bisitariak zein bisitariekin harremana duten zerbitzu sektoreko arduradunak eta langileak euskara aintzat hartzera gonbidatzeko

Bertako produktuen, paisaiaren eta gainerako eskaintza zabalaren artean, udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen duena euskara dela nabarmendu nahi du egitasmoak. Horretarako, askotariko euskarri eta baliabideak sortu eta banatzen dira, hala nola, mahaigaineko zein hiztegitxoak.

Aurkezpena