Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Olentzeroen eta gabon-kanten jaialdia. Eguberriak 2025

Olentzeroen eta gabon-kanten jaialdia. Eguberriak 2025

Hondarribia Udaleko Kultura sailak, 2025eko Eguberri jaiak direla eta, Olentzeroren irudia eta gabon-kantak mantentzeko asmotan, ekintza hauek antolatzen ditu: Olentzeroa eta Gabon-kantak

 

Partehartzaileak

Jarduera hauetan herriko taldeek edo abesbatzek parte har dezakete. Taldeak gutxienez hogei (20) pertsonaz osatutakoak izan beharko dira eta partaideen gehiengoa 16 urtetik gorakoa izango da.

 

Data eta lekua

Jarduerak abenduaren 24an izango dira, arratsaldeko 17:30etik aurrera Gipuzkoa Plaza. (eguraldi txarra egiten badu, udaletxeko arkupeetan egingo dira.).

 

Eskaeren aurkezpena

Parte hartu nahi duten guztiek eskaera orria Udal Erregistro Elektronikotik aurkeztu beharko dute (Erregistro elektronikoari buruzko dudak argitzeko Udal B.A.Z.ekin harremanetan jarri) eta honekin batera, bankuko zigiluarekin elkarte edo ordezkariaren hirugarreneko fitxa ondo betea, abenduaren 19ko 13:00 orduak baino lehen eta bertan zehaztu beharko da taldea Gabon-kanta Jaialdian gabon kanta modalitatera bakarrik edo bietara (Olentzero + Gabon  kanta modalitatera) aurkezten den.

Talde bakoitzak euskarazko bi gabon-kanta abestuko ditu, bata Olentzeroa eta beste aukera librekoa.

 

Ordain saria

Olentzeroarekin aurkezten den talde bakoitzak 400,00 € jasoko ditu eta gabon-kanta jaialdian bakarrik parte hartzen dutenek 250,00 €ko ordain saria jasoko dute. Sarien baturaren kopurua ez da 3.000,00 € baino handiagoa izango eta 1.0206.482.01.334.00. 2025. partidatik hartuko da.

Gabon-kanten eta olentzeroen maila behar adinekoa ez bada, Udalak dirusari horien kopurua osorik edo zati batean aldatzeko ahalmena izango du.

 

Informazio gehiago

BAZ

BAZ

 

Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia

 

943 11 12 13 - 943 11 12 11

 

Faxa: 943 11 12 50

 

Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostegunera: 8:30 - 14:00 / 16:00 - 18:00 • ostiralak: 8:30 - 14:00 • larunbatak: itxita.
Ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera:  8:30 - 14:00 • larunbatak: Itxita.

Fachada BAZ

Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea.