Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Neguko Oporrak 2025
Neguko Oporrak
Saindua Gaztelekuaren 2025 Neguko Oporrak edizioa abian da. Gabon garaiko oporretarako programa abenduaren 22tik urtarrilaren 3ra burutuko da.
Ekintza berezi hauek 12-17 urte bitarteko gaztelekuko ohiko erabiltzaileei edota herriko gazteei zuzendutakoak dira.
Nerabe bakoitzak ekintza batean zein gehiagotan izena emateko aukera izango du. Toki mugatuak dituzten ekintzetan zozketa egingo da.

Ekintzak
- Gabonetako bingoa + Topagunea. 2025-12-22 • 16:00-20:00. Bingoan aritzeko aukera, gaztelekuaz disfrutatzen den bitartean.
- Bitxigintza + Topagunea. 2025-12-23 • 10:00-14:00. Beirarekin bitxi politak egiteko aukera. Aldi berean, nahi duenak topagunea irekita edukiko du gaztelekuaz disfrutatu ahal izateko.
- Master txof. 2025-12-26 • 10:00-14:00. Norberak sukaldatzeko gaitasunak erakutsi beharko ditu txapelketa honetan garaile izateko.
- Salting Iruña. 2025-12-27 • 10:00-14:00. Ohe elastikoz beterik dagoen irteera.
- Txuri urdin. 2025-12-29 • 10:00-14:00. Izotz jauregira goiz pasa izotz gainean patinetan ibiltzera.
- Urte zahar faltsua. 2025-12-30 • 16:00-20:00. Urte zaharraren bezpera dela aprobetxatuz jai giroan murgilduko dira bertaratzen diren gazteak.
- Eureka! Zientzia museoa. 2026-01-02 • 14:00-20:00. Eureka! Zientzia Museora bisita, planetariumean proiektatzen den pelikula ikusiko da, ondoren bisita librea museoan zehar.
- Gabonetako zinemaldia + Txurroak txokolatearekin. 2026-01-03 • 16:00-20:00. Pelikula bat ikusiko da, aurretik sukaldatutako txurroak eta txokolate beroa jaten den bitartean.
Neguko Oporrak 2025

informazio orokorra
- Saindua Gaztelekua
- Izen emate epea: 2025eko Abenduaren 1etik 14ra
- Zozketaren data: Abenduak 15
- Behin betiko tokien jakinarazpena: Abenduak 16
Izen ematea
2025eko Abenduaren 1etik 14ra
- Aurrez aurreko izen-ematea: Gazteen Zerbitzuan, Javier Ugarte 6
Astelehenetik ostiralera: 16:30tik 20:00tara