Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Natura

Aplikazio habiaratuak

Klima aldaketa

Klima aldaketa

Klima-aldaketari aurre egiten dion herria

Klima-aldaketak arduratzen gaituelako, Hondarribiko Udalak bat egiten du Klima-aldaketaren Euskadiko Estrategiarekin (Klima 2050), baita Gipuzkoako Klima-aldaketaren Aurkako Borroka-Estrategia 2050arekin ere. Hala, berotze globalari aurre egin nahian, Udalak gaiari heldu nahi izan dio, eta era berean, herritarrak horren inguruan informatzeko eta sentsibilizatzeko lan lerro ezberdinak ireki ditu. Jarraian, estrategia horien barruan kokatzen diren ekintzak aipatuko ditugu:

  • • Energia berriztagarriak
  • • Garraioa CO2 isurketarik gabekoa
  • • Lurraldearen prestaketa
  • • Ingurune naturalaren prestaketa
  • • Lehen sektorea indartu eta bere CO2 isurketak jaitsi
  • • Zaborra gutxiago sortu eta ez bota
  • • Arriskuak aurreikusi eta prest egon
  • • Ikerketa, berrikuntza eta ezagutza transmititu
  • • Administrazioak adibidea eman

Klima-aldaketa mundu mailako biodibertsitate-galeraren eragile nagusienetako bat izanik, berebizikoak dira herriko natur ondarea babesteko ekimenak. Klima-aldaketaren aurrean, gure inguruko biodibertsitateak berreskuratzeko duen gaitasuna, alegia, erresilientzia, indartu beharra dago, eta prest egon behar dugu sortuko diren aldaketa ezberdinei aurre egiteko. Horretarako, ezinbestekoa da gizartea biodibertsitatearen garrantziari buruz informatzea, eta udalerri mailan bertako ekosistemen, faunaren eta floraren ezagutzan eta ikerketan pausuak ematea. Herriko natura ondarearen ezagutza eta funtzionamendua hobeto ezagutzen goazen heinean, hura kontserbatzeko emango diren kudeaketa neurriak ere zehatzagoak izango baitira.

Erronka ez da txikia, eta horri aurre egiteko, Europa mailan biodibertsitatearen kontserbazioa xede duten asmo handiko proiektuak daude. Besteak beste, Natura 2000 Sarearen eraketa; bertan, Jaizkibel mendia eta Jaitzubiako padurak sartzen dira.  

Logos proyecto patrocinado

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren babesa jaso duen proiektua
Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak 2014-2020 Eskualde Garapenerako Europar Funtsaren (EGEF) bitartez kofinantzatutako eragiketa

Eskualde Garapenerako Europar Funtsa
Logo Hondarribia
Logo Eusko Jaurlaritza
Logo Udalsarea