Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Natura

Aplikazio habiaratuak

Jaitzubiako padurak

Jaitzubiako padurak

Txingudi-Bidasoa izena duen Gipuzkoako padura-sistema garrantzitsuenaren barnean kokatua daude Jaitzubiako padurak, eta 25 hektareako hedapena dute. Naturgune babestua izanik, Natura 2000 Sarean barneratua dago, eta bertan, habitat zein espezie interesgarriak topa daitezke.

Natura 2000 Sarea

Europar Batasunak babesten dituen naturguneen sarea da. Jaitzubiako padurek Natura 2000 Sarean kokatzen diren bi babes-izendapen dituzte:

  • TXINGUDI-BIDASOA Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE ES2120018)
  • TXINGUDI Hegaztientzako Babes Bereziko Eremua (HBBE ES000243)

Paduren leheneratze lanak

Paduren leheneratze lanak

Iturria: C BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Eusko Jaurlaritza/Pedro Odriozola

XVII. mendetik gaur egunera arte, Jaitzubiako padurak batez ere gizakiak eragindako aldaketa-prozesu jarrai batean egon dira barneraturik. 2003an, alabaina, aurretik nekazaritza-lur bihurturiko paduren 25 hektarea leheneratzea erabaki zen. Lan horiei esker, eta prozesu naturalak bultzatuta, egun biodibertsitate handiko paisaia topatuko dugu Jaitzubian.

Ondare naturala

Ondare naturala

Jaitzubian topa daitekeen habitat-aniztasunak espezie interesgarri ugari erakartzen ditu bertara. Horrez gain, naturgunearen kokapen geografiko pribilegiatuari esker, hegazti migratzaile askok babesgunea topatzen dute bertan. Jaitzubia, bertan behaturiko 250 espezierekin, ornitologoentzako paradisu txikia da, beraz.

Argazkia: Aranzadi Z.E. – Botanika Saila

Jaitzubia paduretako habitatak

Lezkadiak

Lezkadiak

Lezka arruntaz (Phragmites australis) osatutako habitat trinkoak dira. Jaitzubiakoak Gipuzkoako lezkadi zabalenak dira.

Argazkia: Aranzadi Z.E. – Botanika Saila
Ur gezako aintzirak

Ur gezako aintzirak

Hegazti habiagileentzat interesgarriak dira euri-urez elikatzen diren aintzira hauek.

Argazkia: Aranzadi Z.E. – Botanika Saila
landareen zelaiak

Ingurune gazian hazten diren landareen zelaiak

Babestuak daude, giza presioak eraginda oso ordezkatuak izan direlako.

Argazkia: Aranzadi Z.E. – Botanika Saila
Ihitokiak

Ihitokiak

Ihiek osatzen dituzten habitat babestuak dira.

Argazkia: Aranzadi Z.E. – Botanika Saila
Heskaiak edo hesi biziak

Heskaiak edo hesi biziak

Ibilbide ertzean ikusiko dituzun zuhaitz eta zuhaixkez osatutako ilarak animalia askoren babesgune eta bizitoki dira.

Argazkia: Aranzadi Z.E. – Botanika Saila
Nekazaritza lurrak

Nekazaritza-lurrak

Padurak nekazaritza-lurretarako erabiliak izan dira Hondarribian XVII. mendetik. Oraindik ere, eremu emankor hauetan ikus daitezke herritarrek erabiltzen dituzten baratzeak.

Argazkia: Aranzadi Z.E. – Botanika Saila

Jaitzubia paduretako espezieak

Martin arrantzalea

Martin arrantzalea (Alcedo atthis)

Kolore biziko hegaztia, errekaren goi aldean, urari paralelo zuzen hegan egiten ikustea ohikoa da.

EAEn: Interes Berezikoa

Hegazti Zuzentaraua: I. eranskina

Argazkia: Félix Calvo
Uroilanda handia

Uroilanda handia (Rallus aquaticus)

Ikuserraza baino entzuteko errazagoa dena. Lezkadiak gustuko dituen hegaztia da.

EAEn: Bakana

Argazkia: Félix Calvo
Apo lasterkaria

Apo lasterkaria (Epidalea calamita)

Estuarioaren garrantzia berebizikoa da apo lasterkaria espezie mehatxatuarentzat, oso isolatua dagoen populazioa bizi baita bertan.

EAEn: Kaltebera

Hegazti Zuzentaraua: IV. eranskina

Argazkia: Ander Izagirre
Ihi zorrotza

Ihi zorrotza (Juncus acutus)

Gazitasuna gustukoa duen landare ziztatzailea, Amute errioaren ertzean ikus daitekeena.  

EAEn: Bakana

Argazkia: Jexus Azkue
Andere-orratz dotorea

Andere-orratz dotorea (Ischnura elegans)

Aintziretan, putzuetan eta ubideetan dauden ur geldoak ditu gustuko sorgin-orratz polit honek.

Argazkia: Iñaki Mezquita

Logos proyecto patrocinado

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren babesa jaso duen proiektua
Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak 2014-2020 Eskualde Garapenerako Europar Funtsaren (EGEF) bitartez kofinantzatutako eragiketa

Eskualde Garapenerako Europar Funtsa
Logo Hondarribia
Logo Eusko Jaurlaritza
Logo Udalsarea