Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Natura

Aplikazio habiaratuak

Higer - Mendizorrotz circular

Higer - Mendizorrotz circular

Higer - Mendizorrotz

Higer lurmuturreko aparkalekuan hasi eta bukatzen den ibilbide zirkular motza da. Bertan, Jaizkibelgo zenbait habitat interesgarri ezagutu eta bereizten ikasiko dugu: itsaslabarra, kostako txilardia, otadia, ameztia eta Cladium mariscus hezegunea. Era berean, ingurumen berreskurapena helburu, azken urteetan egindako zenbait ekintzen berri izango dugu: kanpoko zuhaitzen mozketak eta bertakoen landaketak, flora inbaditzailearen erauzketak, eta ikerketa eta jarraipen lanak.

  • Ibilbidearen luzera: 3 km
  • Iraupena: 1.30 ordu
  • Zailtasuna: erraza
  • Track: deskargatu Kml

Jarraibideak

1. Higer lurmuturreko aparkalekutik itsasaldera abiatzen den pista hartu.

2. Behin ur-araztegia albo batean utzita pistaren eskuinaldean seinale bat dago, GR-121 bidea (Talaia ibilbidea) adierazten duena, Pasaia alderantz abiatu. Hasiera puntutik 450 bat metrora dago bidegurutze hau.

3. Gutxi gorabehera Talaia ibilbide honetatik 0,5 km ibiliko gara, lehenengo errekastoa (Mendizorrotz izenekoa) zeharkatu arte. Egurrezko zubitxo bat pasako dugu.

4. Behin errekastoa zeharkatuta, bidea jarraituko dugu gorantz 100 bat metro. Behin goialdean, pinu azpian gaudela, ezkerraldera (itsasoari perpendikularki) oinezkoen bidexka bat hartuko dugu. Ehiztarientzako parada bat duen argiune bat zeharkatuko dugu gorantz pista bat topatu arte.

5. Pista hori ezkerrerantz hartu eta Higer alderantz bueltatuko gara. Pista jarraituaz, Higerreko aparkalekura iritsiko gara inongo arazorik gabe. Bueltarako bideak 2 km egiten ditu pistan zehar, hasiera puntura iritsi arte.

Bidegurutzea

Geldialdiak...

Itsaslabarra

Itsasoak lehorrarekin topo egitean azaltzen da. Bertan, bizi-baldintzak ez dira xamurrak: haizeak gogor jotzen duen eremuak dira, kresalaren eragina etengabea da eta substratua harritsua, silizeoa, Jaizkibelen kasuan. Beraz, bertan dauden landareak gazitasunera, eta, oro har, baldintza gogor hauetara egokituta daude. Animalia espezie batzuk ere bertako harkaitzetan babesten dira.

Sugandila arrea; argazkia: Iñaki Sanz-Azkue

Sugandila arrea (Podarcis liolepis)

Harkaizti irekietako sugandila dugu, eremu eguzkitsuak gogoko dituena. Baldintza horiek, Jaizkibelen, itsaslabarretan topatzen ditu. Intsektu eta ornogabe txikiez elikatzen da.

Argazkia: Iñaki Sanz-Azkue

Kostako txilardia

Itsaslabarren atzealdean kokatzen da, Jaizkibelgo kostalde ia osoan. Txilardi mota honek garaiera txikia izaten du, itsasaldetik datozen haize bolada gogorrei aurre egiteko. Txilarren ohiko muluez gain gazitasunari egokitutako zenbait landare azaltzen dira. Jaizkibelgo kostako txilardiak EAE osoko mota honetako txilardi osoen %20a dira.

Txilar edo ainar burusoila; argazkia: Maialen Arrieta

Txilar edo ainar burusoila (Erica vagans)

Txilar edo ainar burusoilak banaketa europarra du, eta Euskal Herrian Kantauriar isurialdean txilar-espezie ohikoena da.

Argazkia: Maialen Arrieta

Basoa berreskuratuz

Mendiaren %80k ameztia izan beharko luke, ametzez osatutako basoa. Aldiz, mendiaren %6 soilik okupatzen du egun. Europar Batasunean babestuta dagoen baso mota hau ordezkatu dute larre, sastrakadi, eremu urbano eta zuhaitz landaketek. Moztutako edo/eta eraztundutako zuhaitzak ikusi ahal izango dituzu, bertako basoa berreskuratzeko lehen urrats modura.

Ametza; argazkia: Mikel Etxeberria

Ametza (Quercus pyrenaica)

Haritzaren genero bereko zuhaitza da, baina hura baino txikiagoa, hosto oso lobulatuak eta azpitik iletsuak ditu. Hostoak, neguan ihartu eta gero, luzaro irauten dute adarrari lotuta. Lur hareatsuetan bizi da.

Argazkia: Mikel Etxeberria

Cladium mariscus hezegunea

Bertan azaltzen den landare nagusiaren izena hartzen du hezegune berezi honek. Gipuzkoan Jaizkibel eta Larraitzen soilik topatuko dugu. Habitata kontserbatzeko asmotan hainbat ekintza egin da eta horren berri bertan dagoen panelean ikusi dezakezu.

Hezeguneko panela; argazkia: Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika saila
Argazkia: Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika saila

Logos proyecto patrocinado

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren babesa jaso duen proiektua
Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak 2014-2020 Eskualde Garapenerako Europar Funtsaren (EGEF) bitartez kofinantzatutako eragiketa

Eskualde Garapenerako Europar Funtsa
Logo Hondarribia
Logo Eusko Jaurlaritza
Logo Udalsarea