Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Nafar erresuma

Aplikazio habiaratuak

Cabecera

Eskudoa
HONDARRIBIA,
NAFAR ERRESUMA.
1524-2024
 

Aplikazio habiaratuak

Azken gaztelua

castillo

Mende luzez, Baztango haranaren zaintzaile nagusia izan zen Amaiurgo gaztelua. Haatik, 1512an Nafarroako Gerra piztu zuten Gaztelar inbasoreek, Nafarren zein haien aliatu frantsesen aurka. Nahiz eta hasieran, hainbat aldiz eskuz aldatu, 1513tik aurrera, urte batzuez Gaztelaren eskuetan egon zen Amaiurgo gotorlekua. 1521eko ekainean, Nafar-frantsesek erasoaldi berri bat abiatu zuten, baina Noaingo guduan porrota eskuratu zuten. Hortik aurrera, egoerari buelta eman eta urriaren 2an gaztelua berreskuratzea lortu zuten.

Gotorlekua birkonkistatzean, Nafarrek egoera kritikoan utzi zuten gazteluaren hainbat eremu eta horri buelta emateko obrek, denbora luzea beharko zuten, garai hartan ez zutena. Izan ere, Karlos I.a Gaztelako erregeak ofentsiba berri bat abiatu zuen 1522 urte erdian.

Uztailaren 19an, Jaime Belatz de Medrano buru zuen eta 200 nafar inguruk osaturiko goarnizioak, astebeteko borroka desorekatuen ondorioz, Nafarroako azken gazteluaren porrota iritsi zen, Amaiurren. Gotorlekuaren egoera eta bertan izandako erresistentziaren ikurra ezabatze aldera, abuztuaren 11ean eraitsia izateko agindua eman zuten Gaztelarrek, Baztango haran osoan entzun zen leherketa batekin.

Logo Azken Gaztelua
 

Aplikazio habiaratuak

Azken portua

Orduko Hondarribia, plaza militar nagusienetako bat zen, zuen posizio geoestrategikoarengatik. Nafarrentzat, haien hornidura operazio puntua zen, itsasoko irteera-puntu bakarra, bertatik tropa zein baliabideak iristen zirenak. Frantsesentzat, mendebaldeko Pirinioetako giltzarria zen eta Baionaren mehatxu nagusiena, Frantziaren sarbide eta mugako posiziorik gertuena zena. Gaztelarrentzat, itsas-portu estrategikoa hornidura eta itsas-merkataritza jorratzeko. Hori dela eta, mugek historian zehar izan dituzten guda eta borroka ugari pairatu izan ditu Hondarribiak.

1521ean, Hondarribia gaztelarren eskuetan zegoen. Nafarroako erresumak, frantsesen laguntzarekin, birkonkistarako ofentsiba bat burutu zuten maiatzetik aurrera, hilabete baten ostean berreskuratuko zutelarik ia hamarkada batez okupaturik egon diren lurrak. Baina ekainaren 30ean, Noaingo guduan porrot egiten dute Gaztelaren aurka eta iraila amaierara arte ez dute erasoaldi berri bat burutzen. Orduan, nafar eta frantsesen ofentsibarekin, urriaren 9rako harresien ateetan zeuden, haien kanoi eta bonbardekin. Etengabeko leherketa eta bonbardaketen ostean, Nafarroako erresumaren portua zen Hondarribia berreskuratuko zuten, urriaren 19an.

Frantsesen eta nafarren aliantza zela eta, Hondarribiako gobernadore Jacques de Daillon, Lude ezizenez ezaguna, izendatu zuten abenduan. 1522ko ekainean, Karlos V.ak berriz ere gudari ekin zion, milaka germaniar mertzenarioekin batera eta Hondarribia setiatzen hasi zen. Urte t´erdi pasatxo iraun zituen setioak eta behin bakarrik jaso izan zuten hondarribiarrek kanpo-baliabideen laguntza (1523ko otsailean). Gauzak hala, 1524ko otsailean negoziaketen bidea zabaldu zuten nafar-frantsesek gaztelarrekin, setiatuen ezinegona zela eta.

Nafar-frantsesen aliantzak hainbat proposamen helarazi zizkieen gaztelarrei hala nola, amnistiatuak izatea 1512etik, beren zaldun karguak mantentzea edota iraganean zituzten ondasunak berreskuratzearena. Trukean, Hondarribia Gaztelaren esku geratuko zen eta Karlos V.ari leialtasuna zin egin beharko zioten. Espainiarren errege zenak, akordioa onartu zuen eta nahiz eta otsailaren azken egunean, armak eskutan zituztenean borrokatzeari utzi, 1524ko apirilaren 29 arte ez zen indarrean sartuko Hondarribiko Barkamena, non Nafarroako erresumaren azken portua Gaztelaren eskuetan geratu baitzen.

Logo Azken Gaztelua
 

Aplikazio habiaratuak

Egitaraua

Logo Azken Gaztelua

Apirilaren lehenengo hamabostaldia
Zuloaga Etxeko Liburutegian erakusketa tematikoa, Nafarroako erresumaren inguruko publikazioekin 

Apirilak 12
Erakusketaren irekiera Arma Plazako eraikinean (Maiatzak 12 arte). >> Info gehiago

Apirilak 19
19:00tan, Peio Monteanoren eskutik, hitzaldia Paradoreko areto sozialean: “Hondarribia eta Nafarroako guda (1521-1524)”. >> Info gehiago

Apirilak 26
19:00tan, Aitor Pescador-en eskutik, hitzaldia Paradoreko areto sozialean: “Arerioa ispiluan. Nafarroako gudako nortasunak eta erreferenteak (1512-1524)”. >> Info gehiago

Apirilak 27
Ekitaldi instituzionala 12:00tatik aurrera Udaletxeko areto nagusian. Amaiur, Baztan eta Hondarribiko alkateen parte hartzearekin. Jarraian, ekitaldi herrikoia Arma Plazan (12:30 inguruan). Bertan, Kemen Dantza Taldea, Hondarribiko Txistu Taldea eta Amaiurgo Gaztelu Abesbatza zein herriko abesbatza ezberdinek parte hartuko dute. >> Info gehiago

Eskudoa