Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Portua

Mugi zaitez

HONDARRIBIA MUGITZEN ARI DA programaren hildora, Hondarribiako Udalak udalerriko mugikortasunean hobekuntzak garatzen jarraitzen du, eredu jasangarriagoa, berdintasunezkoagoa, seguruagoa eta osasungarriagoa sustatzeko, herritarren bizi-kalitatea hobetu ahal izateko.

Oraingo honetan, aldaketak Portua inguruan egingo dira, eta erabiltzaile-talde desberdinek ibiltzeko izango dituzten bideei eragingo diete: oinez doazenak, bizikleta edo patina aukeratzen dutenak eta ibilgailu motordunetan doazenak.

Nola mugitzen naiz?

A pie

Hondarribia oinez

Hondarribiko hiriguneak tamaina ezin hobea du edozein lekutara oinez joan ahal izateko. Gure udalerriaren ezaugarri honi esker, abiapuntu bikaina dugu mugikortasun-eredu jasangarriagoa sustatzeko. Baina, horretarako, ezinbestekoa da oinezkoentzako ibilbide seguruak, irisgarriak, erosoak eta erakargarriak izatea.

1

Butroi pasealekua oinezkoentzat soilik izango da aurrerantzean, 12 urtetik beherakoentzat izan ezik; horiek paseoan bizikletaz edo patinez ibili ahal izango dira, oinezkoei egokitutako abiadura mantenduz beti ere.

2

Bidasoa eta Butroi pasealekuen arteko oinezkoen jarraitutasuna hobetu da, Mariñel itsasontziaren aurreko pasatzen den oinezkoentzako bide berri bat sortuz eta aparkalekutik pasatzen diren oinezkoentzat lehentasuna eta segurtasuna bermatzen duen zebra-bide bat jarriz.

Oinez grafikoa

Hondarribia bizikletan

Hondarribian bizikletaren erabilera sustatzeko neurrien helburua, besteak beste, herritarren mugikortasun-ohiturak hobetzea da, bizikleta eguneroko garraiobidea izan dadin.

Egokiena bereizitako bizikleta sare bat izatea izango balitz ere, kasu batzuetan ez da posible. Horrelakoetan, beharrezkoa da bizikleta erabiltzaileen eta oinezkoen edo auto gidarien arteko bizikidetza izatea.

Bidasoa Pasealekuko eta hondartzako bidegorriak lotzeko proposatzen den konponbideak, bide horiek ziklo-galtzada bihurtzea dakar. Hau da, bizikleta erabiltzaileek baimendutako ibilgailu motordunekin galtzada partekatuko dute. Kale horietatik ibiltzeko baimena duten motordun ibilgailuak honako hauek dira:

  • Bizikleta eta patineteak.
  • Garraio publikoa, Taxiak eta VTC-ak.
  • Zamalanak zehaztutako ordutegian.
  • Motorrak eta ziklomotorrak.
  • Bertakoak.
bizikletan grafikoa
bizikletan

 

Hondarribia autoz

autoz grafikoa

Egiten ari diren aldaketa guztiak Hondarribiko Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plan berriarekin bat etorriz diseinatu dira. Plan horretan lehentasun-ordena bat ezartzen da, oinezkoetatik hasi eta ibilgailu partikularretaraino.

Zentzu honetan, Hondarribiko Udaletik uste dugu udalerriko mugikortasuna hobetzeko egiten ari diren jarduerak desatseginak izan daitezkela, baina ziur gaude hiriguneko bizi-kalitatea nabarmen hobetuko dutela.

Hori dela eta, 2021eko urriaren 1etik aurrera, ibilgailu partikularren sarbidea mugatuta dago Portua auzora, baimena dutenak izan ezik.

Honako hauek bakarrik sartu ahal izango dira:

  • Bizikleta eta patineteak.
  • Garraio publikoa, Taxiak eta VTC-ak.
  • Zamalanak zehaztutako ordutegian.
  • Motorrak eta ziklomotorrak.
  • Bertakoak.

Horrez gain, Zuloaga eta Matxin Artzu kaleko aparkalekuak ez dira txandakakoak izango, eta bertakoek soilik erabili ahal izango dituzte.

GAINERA, Hondarribia autoz bisitatzera bazatoz, gogoratu aparkaleku hauek dituzula eskura:

  • Biteri: 270 aparkaleku: Erdigunetik 8 minutura oinez
  • Biteri kalea (Jostaldi aurrean): Erdigunetik 8 minutura oinez
  • Ttarrattenea kalea:Erdigunetik 15 minutura oinez
  • Minatera: 270 aparkaleku: Erdigunetik 6 minutura oinez
  • Hilerria (Gabriel Aresti kalea): Erdigunetik 15 minutura oinez
Autoz