Aplikazio habiaratuak
Menu Mugitzenarida
Aplikazio habiaratuak
Ordenanza • Título
Hiri mugikortasun iraunkorraren ordenantza
Onarpena:
2022ko apirilaren 28a
Argitalpena:
2022ko apirilaren 29a
Indarrean jartzea:
2022ko ekainaren 23a
Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Ordenanza • Menu Título octavo
Ordenanza • Título octavo
Zortzigarren titulua. Autokarabanak eta antzeko beste ibilgailu batzuk sartzea, zirkulatzea eta aparkatzea
70. artikulua. Autokarabanen gaineko udal-eskumenak
Hondarribiko Udalaren titulartasuneko bideetan autokarabanak, karabanak, camper-ak edo antzekoak sartzea, zirkulatzea eta aparkatzea trafikoari buruzko araudian eta ordenantza honetako hurrengo artikuluetan aurreikusitakoaren arabera egingo da.
71. artikulua. Zirkulatzea
Autokarabanak, karabanak, camper-ak edo antzekoak galtzadatik baino ezingo dira ibili. Inola ere ezingo dira ibili oinezkoentzako guneetan, bizikletentzako guneetan edo garraio publikorako guneetan.
72. artikulua. Eremu erreserbatuetan aldi baterako aparkatzea
- Autokarabanak, karabanak, camper-ak edo antzekoak Udalak horretarako aurreikusitako eremuetan aparkatuko dira, honako arau hauek beteta:
- Ibilgailuak ezin izango dira aterata egon aparkatzeko bereziki gaitutako espaziotik, eta ezin izango dute galtzadaren, espaloiaren, pasealekuaren edo lorategi-eremuaren zati bat okupatu.
- Sartzeko eta irteteko maniobrak egin ahal izateko moduan aparkatuko dira, eta gainerako erabiltzaileek libre dagoen espazioa ondoen erabiltzea ahalbidetzeko.
- Gidariak ibilgailua ibilgetuko du, bere kabuz lekualdatu eta hirugarren batek mugitu ezin izateko moduan. Ibilgailua malda handia duen leku batean aparkatuz gero, gidariak ibilgailua behar bezala finkatuta utzi beharko du.
- Eremu horietako aparkalekuen txandakatzea eta bidezko banaketa bermatzeko, Udalak ezarri ahal izango du aste horretan bertan gehienez zenbat orduz jarraian aparkatu ahal izango den.
- Udalak gune zona ezartzea sustatu ahal izango du, eta titulartasun publikoa nahiz pribatua eduki ahal izango dute. Nolanahi ere, erabilera publikoa izango dute horrelako ibilgailuentzat.
73. artikulua. Erreserbatu gabeko eremuetan aparkatzea
- Autokarabanak, karabanak, camper-ak edo antzekoak beste ibilgailu motordun batzuentzat gordetako espazioetan ere aparkatu ahal izango dira salbu eta, bidearen ezaugarriak direla eta, dagokion seinaleztapenaren bidez berariaz debekatuta dagoenean edo Udalak 70. artikuluan xedatutakoaren arabera sartzea, zirkulatzea eta aparkatzea debekatu duenean.
- Halakoetan, aurreko artikuluan aurreikusitako arauak bete beharko dira aparkatzean, plaza bat baino gehiago ez okupatzeko, zirkulazioa ez oztopatzeko eta gainerako bide-erabiltzaileak arriskuan ez jartzeko moduan.