Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Mugitzenarida

Aplikazio habiaratuak

Ordenanza • Título

Hiri mugikortasun iraunkorraren ordenantza

Onarpena:
2022ko apirilaren 28a

Argitalpena:
2022ko apirilaren 29a

Indarrean jartzea:
2022ko ekainaren 23a

Aplikazio habiaratuak

Aplikazio habiaratuak

Ordenanza • Menu Título exposicion de motivos

Ordenanza • Exposición de motivos

Zioen azalpena

Lehena

Hondarribiko Mugikortasun Jasangarriaren I. Planak, Udalbatzak osoko bilkuran 2019an onartutakoak, mugikortasun-ordenantza berri bat onartzea aurreikusten du. Ordenantza horrek oinarriak ezarri behar ditu ibilgailuek, mugikortasun modu berriek, bizikletariek eta oinez doazenek espazio publikoa eta bideak nola erabili behar dituzten erregulatzeko.

Hondarribiko mugikortasunari buruzko ordenantza hau ematen da aurreikuspen hori betetzeko eta zenbait arau juridikok udalerri guztiei aitortzen dieten toki- autonomia baliatzeko.

Tokiko Autonomiaren Europako Gutunak —Estrasburgon 1985eko urriaren 15ean egina da, eta Espainiak 1988ko urtarrilaren 20an berretsia— toki-autonomia aitortzen du, eta honela definitzen du: toki-erakundeek gai publikoen zati handi bat antolatzeko eta kudeatzeko duten eskubidea eta benetako ahalmena, Legearen esparruan, euren erantzukizunpean eta biztanleen mesedetan (3.1 artikulua).

1978ko Espainiako Konstituzioak, bestalde, udal-autonomia bermatzen du 137. eta 140. artikuluetan. Autonomia hori gauzatzen da, alde batetik, udalerriei botere arauemaile propioa aitortzean —Konstituziotik zuzenean eratortzen baita botere hori—, eta, bestetik, Konstituzioak ezartzen duen eskakizun honetan: legegile autonomikoak eta Estatukoak udalerriei eskumenak esleitu behar dizkie toki-intereseko gai guztietan.

Toki Araubidearen Oinarriak erregulatzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak xedatzen duenez, udal-autonomia gauzatzeko, Estatuko eta autonomia- erkidegoetako legeria sektorialak udalerriei bermatu behar die beren interesen esparruari zuzenean eragiten dioten gai guztietan esku hartzeko eskubidea. Legeak berak 25.2 artikuluan zehazten du tokiko interes hori zein gaitan dagoen. Hala, legegileak udalerriei gai horietan aitortu behar dizkie haien eskumen propioak, autonomiaz eta beren erantzukizunpean gauzatuko dituztenak. Ildo horretatik, manu horren g) atalak xedatzen du udalerriek eskumenak izan behar dituztela «trafikoaren, ibilgailuen aparkalekuaren, mugikortasunaren eta hiri- garraio kolektiboaren» arloan, eta beste atal batzuk ere garrantzitsuak dira, mugikortasunarekiko duten eragina edo lotura dela eta. Hori gertatzen da, adibidez, honako hauekin: hiriko ingurumena; kutsadura akustikoaren, argi- kutsaduraren eta kutsadura atmosferikoaren babesa; bide-azpiegiturak eta udalerrien titulartasuneko beste ekipamendu batzuk; udaltzaingoa; ondare historikoaren kudeaketa; edo, are, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko jarduketak.

Bestalde, 2/2016 Legeak, apirilaren 7koak, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoak, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeetako toki-autonomia garatzen dutenak, 17. artikuluan xedatzen du, aplikatu beharreko legeriaren esparruan udalerriek honako esparru material hauetan, besteak beste, baliatu ahal izango dituztela eskumen propioak: «trafikoa, bide-segurtasuna eta ibilgailuen aparkalekuak antolatzea» (4. atala); «Bidaiarien hiri barruko garraio publikoa —garraiobidea edozein dela— antolatzea, planifikatzea, programatzea, kudeatzea eta sustatzea, eta horien inguruko diziplina ezartzea, betiere garraioa udalerriaren barruan egiten bada osorik» (18. atala); «Udalerriarenak diren herri barruko bide publikoak eta baserri-bideak antolatzea eta kudeatzea (kontserbatzea eta mantentzea barne)» (31. atala); «Udalerriko bideetan, pertsona, ibilgailu —motordun zein bestelako— eta animalien mugikortasuna eta irisgarritasuna nahiz pertsona eta salgaien garraioa antolatzea, kudeatzea, sustatzea eta diziplina-modua zehaztea» (32. atala).

Horrekin guztiarekin bat etorriz, trafikoari eta bide-segurtasunari dagokienez, 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuak, urriaren 30ekoak, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, 7. artikuluan eskumen sorta garrantzitsu bat esleitzen die udalerriei. Haien artean aipatzekoak dira udal-ordenantza bidez hiri barruko bideen erabilerak erregulatzeko eta aparkaldi mugatuko neurriak ezartzeko eskumena (erabilera guztiak bateragarri egiteko), eta hiri barruko bideetan igarotzea erregulatzeko, zaintzeko eta horretarako diziplina ezartzeko eskumena (agente propioen bitartez, ibilgailuak bide horietatik ibilgetuta eta kenduta, etab.). Lege-testu bereko beste manu batzuk ere udalerriek arlo horretan dituzten eskumenei buruzkoak dira, hala nola: 39.4 artikulua —udal-ordenantzei esleitzen die gelditzeko eta aparkatzeko araubidea erregulatzea—; 40.2 artikulua —oinezkoak igarotzera zuzendutako espaloi, pasealeku eta gainerako guneetan aparkatzeko debekua ezartzen du ibilgailuentzat, eta udalerriei ahalmena ematen die bi gurpileko ibilgailuak espaloi eta pasealekuen gainean geratzea eta aparkatzea erregulatzeko—; 58. artikulua —bidearen titularrari ahalmena ematen dio seinaleak kentzeko eta ordezkatzeko—; edo, azkenik, 104.etik 106.era bitarteko artikuluak —ibilgailuak ibilgetzeko, bidetik kentzeko, gordailuan uzteko eta hondakin-tratamendua emateko neurriak erregulatzen dituzte—.

Esparru arauemaile hori beste arau batzuetan xedatutakoarekin zehaztu behar da. Horien artean, besteak beste, honako hauek nabarmendu behar dira: 2/2011 Legea, martxoaren 4koa, Ekonomia Iraunkorrari buruzkoa (99.etik 102.era bitarteko artikuluak, mugikortasun jasangarriari buruzkoak); Eusko Legebiltzarraren 2/2000 Legea, ekainaren 29koa, Bidaiarien Hiri barruko eta Hiri arteko Garraio Publikoari buruzkoa, eta hura osatzeko eta garatzeko araudia; Eusko Legebiltzarraren 20/1997 Legea, abenduaren 4koa, Irisgarritasuna Sustatzekoa, eta hura garatzeko araudia; edo, azkenik, 4/2019 Legea, otsailaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzkoa — besteak beste, ezartzen du udalerriek ibilgailu jakin batzuk hirigunean sartzea murriztu edo, are, debekatu dezaketela—.


Bigarrena

Udal autonomia baliatuta eta udalerriko Mugikortasun Jasangarriaren Planarekin bat etorriz, ordenantza honen abiapuntua da mugikortasunaren ikusmolde berri bat. Horren arabera, mugikortasuna ulertzen da pertsonen eta ondasunen joan- etorriek eta joan-etorri horiek sortzen eta baldintzatzen dituzten faktoreek osatzen duten sistematzat. Kontzeptu zabala eta integratzailea da, trafikoaren eta bide-segurtasunaren kontzeptu tradizionalaz haratago doana. Izan ere, kontuan hartzen ditu pertsona guztien joan-etorriak —oinez doazela nahiz edozein ibilgailu mota erabiltzen dutela—, eta ondasunak eta salgaiak lekualdatzea. Helburua du, bide-segurtasuna ez ezik, beste ondasun eta interes batzuk ere bermatzea, hala nola irisgarritasuna, hurbiltasuna, kolektibo jakin batzuen eskubideak (adineko pertsona, desgaitasuna duten pertsona, adingabe eta abarrenak), ingurumena edo bizi-kalitatea, oro har.

Mugikortasunaren kontzeptu horrek berekin dakar herritar guztien eskakizun guztiei erantzun behar izatea —batzuetan kontrajarriak dira—, eta ez soilik ibilgailu motordunak hiri-eremuetatik mugitzeko erabiltzen dituztenen eskakizunei. Horregatik, ordenantza honen abiapuntua da herritarrek joan- etorrieetan dituzten behar eta portaeren aniztasuna, eta aurresuposatzen du batzuetan pertsonen generoak, adinak, errentak edo egoera fisiko eta kognitiboak baldintzatzen dituztela joan-etorrieen ereduak. Horrek berekin dakar trafikoaren edo bide-zirkulazioaren kontzeptu tradizionala osorik berraztertzea eta, horrenbestez, gainditzea. Hala, hiri-esparruko joan-etorrieen fenomenoari ikuspegi zabalago, osoago eta integralago batetik heltzen zaio.

Beste udal batzuen ordenantzekin gertatzen denez, aldaketa kontzeptuaren izandapenarekin berarekin hasten da, kontzeptu hori ez baitagokio trafikoari edo bide-zirkulazioari, mugikortasunari baizik. Aldaketa ez da semantiko edo nominal hutsa. Aldiz, koherentea izan nahi du mugikortasunaren kontzeptu horrekin eta hirian joan-etorriak egiteko modu guztiak integratu beharrarekin, jasangarrienak eta ingurumen-inpaktu txikiena dutenetatik hasita eta horiek lehenetsita.

Ordenantza bide publikoen funtzio-aniztasunetik abiatzen da. Izan ere, bide publikoak, askotan uste den bezala, ez dira ibilgailu motordunen trafikorako edo zirkulaziorako bakarrik, baizik eta oinez edo bizikletaz egiten diren joan- etorrieetarako ere. Gainera, herritarrek denetariko eskubideak baliatzen dituzten egoteko, aisialdirako eta harremanetarako lekuak dira. Horrekin bat etorriz, mugikortasunaren hierarkia berri bat ezartzen da, hau da, lehentasun mailakatu bat bideetan eta espazio publikoan joan-etorriak egiteko moduen artean, pertsonen segurtasuna eta osasuna bermatzeko, airearen kalitatea hobetzeko eta ingurumena babesteko helburuarekin. Horrela, ordenantza bera oinezkoen edo bizikletaren joan-etorriak eta garraio publiko kolektiboa bultzatzeko eta sustatzeko tresna bihurtu da, beste modu motorizatuen batzuen ordez, hala nola automobil indibidualaren ordez.

Nolanahi ere, mugikortasunari buruzko ordenantzaren helburua ez da trafikoaren eta hiri-mugikortasunaren erregulazio osoa kodetzea, baizik eta erregulazio argia, zehatza eta ulergarria ezartzea herritarrentzat eta hura betearazteaz arduratzen direnentzat. Hori dela eta, ez du jasotzen hiri-eremuetan aplikatzekoa den trafikoari eta bide-segurtasunari buruzko Estatuko araudia, eta, horrela, saihestu egiten ditu behar ez diren bikoizketak, horiek beste arau batzuetako manuak errepikatu besterik ez baitute egiten, ordenantzaren testua artifizialki aldatu eta zabaldu dezaketenak, herritarrentzako argitasunaren kaltetan.

Ordenantza, aitzitik, Estatuko legeri horretan erregulazio egokirik ez duten (edo, izatekotan, eskasa edo desegokia den) berriki izandako gertakariez arduratzen da. Horrela, esate baterako, mikromugikortasunaren gertakari berriaz arduratzen da, eta, bereziki, mugikortasun pertsonaleko ibilgailu berriak sortzen ari diren arazoez.

Arau honek, nolanahi ere, ez du mandatu eta debekuen eta horiei dagozkien mandatu eta debekuen katalogo bat izan nahi, baizik eta espazio publikoaren erabilerari buruzko erregulazio berria ezarriko duen tresna arauemailea, honako hauei zuzendutakoa: ibilgailuak; mugikortasunaren eragile berriak; eta bizikletan zirkulatzen duten, oinez doazen edo espazio publikoa beren egonleku eta harreman-leku bihurtzen duten pertsonak. Baina zehapenak eta legezkotasuna berrezartzeko neurriak (ibilgailuak ibilgetzea eta bide publikotik kentzea) saihetsezinak dira batzuetan. Horregatik, horiengana jo da ezinbestekoa izan denean ordenantzak ezartzen lagundu nahi duen mugikortasun-politika berria indartzeko. Hala ere, eta ordenantzak ex novo ezartzen dituen portaerekiko zehapenak aurreikusten dira, eta portaera horiek arau-hauste gisa baino ez da tipifikatzen. Gainerakoan, une bakoitzean aplikatzekoa den trafikoari edo garraioei buruzko araudira jotzen da.


Hirugarrena

Ordenantza honek errespetatu egiten ditu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen IV. tituluak ezartzen dituen erregulazio egokiaren eta parte-hartzearen printzipioak, besteak beste, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legeak jasotzen dituenak.

Hala, beharraren printzipioari jarraituz, arauak interes orokorreko arrazoi nabarmenei erantzuten die, eta Mugikortasun Planean ezarritako mandatua betetzen du, jasangarritasunaren, hurbiltasunaren, irisgarritasunaren, ekitatearen, segurtasunaren eta osasunaren babesaren eta mugikortasunaren lehentasunaren edo hierarkia berriaren printzipioekin bat etorriz.

Eraginkortasun-printzipioaren arabera, ordenantzak hobeto erregulatzen ditu bide eta espazio publikoen erabilerak, aipatu berri diren printzipioen arabera. Horretarako, 30 km/h-ko gehieneko abiadura-muga ezartzen da hiri-eremu osoan, bizikleta galtzadatik zirkulatzea sustatzen da, bizikleta eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak espaloietan eta oinezkoen gainerako guneetan erabiltzea debekatzen da, eta ibilgailu partikularraren erabilera eraginkorragoa eta arrazoizkoagoa sustatzen da..

Ordenantzak eraginkortasunaren printzipioa ere errespetatzen du. Izan ere, ezartzen dituen kargak behar-beharrezkoak dira, eta horien erregulazioak hirian joan-etorriak egiteko modu eraginkorrenak sustatzen ditu, energia-kontsumo txikieneko garraio-moduen aldeko apustua egiten du, modu motorizatuen erabilera eraginkorragoa eta arrazionalagoa ezartzen du eta horien inpaktu negatiboak minimizatzen saiatzen da. Mugikortasun osasungarri, eraginkor eta seguruak zuzeneko eragina du udal-ekonomian, trafiko motorizatuak sortzen dituen kanpoko kostuak murrizten baitira.

Proportzionaltasun-printzipioaren arabera, ordenantzak espazio publikoaren funtzio-aniztasuna bermatzeko eta herritar guztiek hura modu arrazional, seguru eta jasangarrian erabiltzeko erregulazio ezinbestekoa eta egokia jasotzen du, adierazi berri denez. Aitzitik, segurtasun juridikoaren printzipioari jarraituz, ordenantzak une oro errespetatzen du udal-eskumenen esparrua, eta erregulazio zehatza, argia eta ulergarria jasotzen du herritarrentzat, hura ulertzeko, barneratzeko eta, ondorioz, errespetatzeko gai izan daitezen.

Azkenik, herritarrek parte hartzeko hainbat bide erabili dira ordenantza lantzeko. Horrela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluak ezartzen duenez, Udalbatzaren web- Hondarribiko Udalaren Mugikortasunari buruzko Ordenantza atariaren bidez arau-aurreproiektua egin aurreko «kontsulta publikoaren» tramitearekin batera, parte hartzeko mekanismo gehigarriak erabili dira, hala nola Mugikortasun Mahaia. Mahai horretan ordezkatuta daude inplikatutako gizarte-sektore guztiak. Horrez gain, entzunaldiaren eta jendaurreko informazioaren tramitea egin da, aipatutako manuak eta Toki Araubidearen Oinarriak erregulatzen dituen Legearen 49. artikuluak ere aurreikusten dutenez.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu egokiari buruzko legeriarekin bat etorriz, Hondarribiko Udalak herritar guztiei emango die mugikortasun-ordenantza hau eguneratuta eskuratzeko aukera.

boton pie