Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Mugitzenarida

Aplikazio habiaratuak

Ordenanza • Título

Hiri mugikortasun iraunkorraren ordenantza

Onarpena:
2022ko apirilaren 28a

Argitalpena:
2022ko apirilaren 29a

Indarrean jartzea:
2022ko ekainaren 23a

Aplikazio habiaratuak

Aplikazio habiaratuak

Ordenanza • Menu Título cuarto

Ordenanza • Título cuarto

Laugarren titulua. Mugikortasuna garraio publikoan

I. KAPITULUA. PERTSONEN GARRAIO KOLEKTIBOA AUTOBUSEZ

38. artikulua. Pertsonen hiri-garraio kolektiboko linea

  1. Pertsonen garraio publiko kolektiboa hiri-mugikortasunaren funtsezko elementua da, bermatu egiten baitu herritar guztien irisgarritasun orokorra eta eskuragarria, oinez edo bizikletaz ibiltzea alternatiba bideragarria ez den kasuetan.
  2. Udalak autobus-linea bat ezarriko du hiri-eremuaren irisgarritasuna hobetzeko. Zerbitzua ematen duten autobusek emisio baxuko edo zero emisioko teknologiak izan beharko dituzte.
  3. Autobus-lineak garraio-zerbitzua emateko bereziki erreserbatutako plataformak, galtzadak edo autobus-erreiak izango ditu. Beste edozein ibilgailuk ezin izango du espazio horietatik zirkulatu, non eta ez diren taxiak, premiazko edo larrialdiko zerbitzu publikoak ematen dituzten ibilgailuak, bizikletak edo dagokion seinalearen bidez berariaz baimendutako beste ibilgailu batzuk.
  4. Mugikortasuna bereiz kudeatzeko neurriak hartu ahal izango dira garraio publikoko zerbitzua emateko erabiltzen diren autobusei semaforoetan pasatzeko lehentasuna emateko, baita mugimendu edo bira esklusiboak egiteko baimena ere.

39. artikulua. Garraio publikoko eskaintza osagarria

  1. Hiri-garraioko linea erregularra garraio kolektiboko linea batekin osatu ahal izango da, aparkaleku periferikoak hiriguneko erakargune nagusiekin lotzeko, batez ere uda-garaian.
  2. Udalak interes turistikoko garraio-sistema bat ere ezarri ahal izango du tren turistiko baten edo sabai bikoitzeko autobus baten bidez.

40. artikulua. Autobus-geltokiak

  1. Bidaiarien garraio kolektiboaren erabilera bultzatu eta sustatzeko, Udalak behar adina autobus-geltoki gaituko ditu, eta klimatik babesteko sabaidunak izango dira.
  2. Gelditzeko eremuak ez du oztoporik izango, eta ezin izango da garraio pribaturako edo eskatu ahalako garraiorako geldigune gisa erabili. Garraio publikoko autobusak berariaz baimendutako eta seinaleztatutako geltokietan pertsonak hartzeko edo uzteko baino ezin izango dira gelditu.

41. artikulua. Garraio publikoari lotutako zerbitzuak

Udalak espazio egokiak gaituko ditu garraio publikoaren erabiltzaileek erosketak gorde ahal izan ditzaten hirigunean dauden bitartean. Horretarako, kontsignak gaitu ahal izango ditu autobus-geltoki garrantzitsuenetan, edo salgaiak banatzeko zentroan horretarako guneak sortu.

42. artikulua. Landa-eremuetarako garraio publikoa

  1. Udalak garraio kolektibo malguko zerbitzu bat ezarri ahal izango du udalerriko landa-eremuetan, dagoen eskaerari erantzuteko eta ibilgailu motordun pribatuen erabilera murrizteko.
  2. Alkateak edo horrek eskuordetzen duen zinegotzi eskudunak zehaztutako eremuak estaliko ditu zerbitzuak.
  3. Zerbitzua eskaripeko minibus- edo taxi-eskaintza izan daiteke, atez ateko garraioarekin edota ibilbide, ordutegi eta maiztasun jakin batzuekin. Kasu horretan, ibilbideak, ordutegiak eta maiztasunak zehaztean, ahalik eta bateragarritasun handiena bilatuko da osasun-zentro edo -ekipamenduetara, hezkuntzakoetara, merkatu edo supermerkatuetara eta administrazio- eta finantza-zerbitzuetara joateko edota beste garraio kolektibo batzuk erabiltzeko, bereziki eskualdeko autobusak.

II. KAPITULUA. TAXIAK ETA GARRAIO-IBILGAILU GIDARIDUNAK

43. artikulua. Taxiak

  1. Taxiak Hondarribiko taxi-zerbitzuari buruzko udal-ordenantzak arautuko ditu. Dena dela, taxiek artikulu honetan ezarritako arauak errespetatu beharko dituzte.
  2. Taxiek galtzadatik, autobus-erreietatik, bizitegi-kaleetatik eta 30eko eremuetatik zirkulatu ahal izango dute. Oinezkoen kaleetara sartzeko aukera izango dute, eskatu dieten zerbitzu bat emateko, baina ez bezeroak bilatzeko.
  3. Autobus-erreitik zirkulatzen ari direnean, ez dute autobus-zerbitzua oztopatuko. Hortaz, bezeroak kaleetako izkinetan edo alaketan jaso eta jaisten saiatuko dira.
  4. Taxiek bezeroen zain egon beharko dute berariaz seinaleztatutako lekuetan, non eta ez diten zerbitzu bat emateko eskaera egin. Autobus-erreian gelditu ahal izango dira bezeroak igo eta jaisteko, baita horiek daramatzaten objektuak ipintzeko ere, behar-beharrezko denboraz (gehienez ere bi minutu).
  5. Taxiek ordenantza honetan automobilentzat ezarritako arauak errespetatu beharko dituzte.

44. artikulua. Garraio-ibilgailu gidaridunak

  1. Garraio-ibilgailu gidaridunek bete egin beharko dute 200/2019 Dekretua, abenduaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoan Estatu-mailako baimena (VTC- N) duten ibilgailuak gidari eta guzti alokatzeko zerbitzua emateko baldintzei buruzkoa, edo hura ordezkatzen duen araua, baita aplikatu beharreko gainerako arauak ere.
  2. Garraio-ibilgailu gidaridunek ezin izango dute autobus-erreietatik zirkulatu. Aurretik eskatu zaien zerbitzua emateko baino ezin izango dira sartu oinezkoen kaleetara.
  3. Garraio-ibilgailu gidaridunek ordenantza honetan automobilentzat aurreikusitako arauak bete beharko dituzte.

boton pie